SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/11/25

Udalak etxean suteen detektagailua jartzea eskainiko dio 175 pertsonari

Este programa, puesto en marcha el año pasado, busca mejorar la seguridad y el bienestar de las personas mayores de 80 años que residen solas

rss Ezagutzera eman
Udalak etxean suteen detektagailua jartzea eskainiko dio 175 pertsonari

ARGAZKIA JAITSI

Udalak Hirugarren Adinekoen Behatokia izeneko programaren bigarren fasea jarri du abian. Proiektu hau suteetarako detektagailuak jartzean datza, bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonen etxebizitzetan. Era berean, beraien etxeetan sartzeak ematen duen aukera baliatuz, auzotar horiek dituzten beharrizan sozialen azterketa egingo da, erakunde publikoetatik bideratu daitekeen gabeziaren bat duten ala ez jakiteko.

Aurten Udalak 175 pertsonari eskaini dio beren etxebizitzan suteetarako detektagailua jartzeko aukera. Azken urte honetan 80 urte bete dituzten eta beren etxean bakarrik bizi diren auzotarrak dira hauek. Joan den astelehenean hasi zen instalazioak egiteko prozesua, proiektu honen argibideak emanez pertsona bakoitzari Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduak Arlotik eskutitz bat bidali ondoren. Une honetan jakingo da aparatua jartzea onartu duten pertsonen kopuru zehatza. Ekimen hau burutzeko Udalak 19.000 euroko inbertsioa egingo du.

Detektagailua aparatu txikia da eta ez du obra beharrik etxebizitzen sabaian jartzeko. Suteren bat edo kea era arriskutsu batean pilatuz gero alarma gisa egingo du eta bolumen handiko hotsa atera, etxean bizi den pertsona eta haren auzokoak ere ohartarazteko modukoa.

Detektagailu berriak jarri aurretik, Udalak berrikusi egin ditu iaz jarritako ekipoak, guztira 522. Teknikariek etxebizitzan aztertu dituzte ondo dabiltzan, pila aldatuz.