SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/10/22

Udalak herritarrak bileretara deituko ditu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoa egiteko

Udalak bilerak egingo ditu auzo guztietan, herritarrek beren inguru hurbilean emakumeek bizi dituzten ezberdintasun egoerei buruz duten pertzepzioaren berri emateko

rss Ezagutzera eman
Udalak herritarrak bileretara deituko ditu, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoa egiteko

ARGAZKIA JAITSI

Udala herrian emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak duen egoerari buruzko diagnostikoa egiteko lanean murgilduta dago. Ikerketa hau maiatzean hasi zen eta urtea bukatu aurretik amaituta egongo da. Dokumentu honek informazio garrantzitsua biltzen du udalerri mailako bizitzan eremu ezberdinetan emakumeek bizi duten errealitateari buruz, eta noski, ematen diren ezberdintasunak ere agerian uzten ditu. Lan horren emaitzetatik abiatuta idatziko da III. Berdintasun Plana, detektatutako beharrizanei erantzuna emateko Udalak bultzatu beharreko ekintzak ezarriko dituen ibilbide-orria, alegia.

Diagnostikoa egiteko, herritarrekin parte-hartze prozesu bat burutu nahi da, eta horretarako, datorren astetik aurrera Udalak bilerak egingo ditu auzo guztietan, herritarrek beren inguru hurbilean emakumeek bizi dituzten ezberdintasun egoerei buruz duten pertzepzioaren berri emateko. Horrela, Udalak argazki erreal bat izan nahi du emakumeek bizi dituzten arazoen inguruan, neskatoak, gazteak, helduak ala adinekoak izan.

Bilerak, 18:00etatik 20:00etara, honako hauek izango dira:

● Urriaren 27an, Kueto eta Rebonzako auzotarrekin, Kueto ikastetxe publikoan.

● Urriaren 28an, Txabarriko auzotarrekin, La Venta del Gallo enpresa-haztegian.

● Urriaren 29an, Albiz eta Markontzagako auzotarrekin, Albiz ikastetxe publikoan.

● Azaroaren 3an, erdialdea, Karmen Auzunea eta Azeta/La Paz auzuneko herritarrekin, Udaletxean