SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/10/19

Azteazkenean 1.400 Sestao Bono ale jarriko dira salmentan

Udalak 28.000 euroko diru-partida bideratu du eta honek 84.000 eurotik gorako diru sarrera zuzenak eragingo ditu komertzioetan

rss Ezagutzera eman
Azteazkenean 1.400 Sestao Bono ale jarriko dira salmentan

ARGAZKIA JAITSI

Asteazken honetan jarriko berriro martxan Sestao Bonoa. Urriko edizio honetan Udalak eta Merkatarien Elkarteak 1.400 bono jarriko dituzte herritarren eskura herriko dendetan gastatzeko. Ekimen hau aurrera eramateko, Udalak 28.000 euroko diru-partida bideratu du eta honek 84.000 eurotik gorako diru sarrera zuzenak eragingo ditu komertzioetan.  Aurreko edizioetan gertatu den bezala, bi entitate hauek uste dute herritarren erantzuna garrantzitsua izango dela eta bonoak egun gutxitan agortuko direla.

Hasieratik ohi den bezala, bonoak Caja Rural de Navarra banketxeak Las Llanas Zumarkalean daukan sukurtsalean egongo dira salgai. Udaberriko edizioan bezala, bonoak 40 euro balioko ditu, nahiz eta erosketak egiteko orduan balioa 60 eurokoa izan. Bono hau zatikatu egin ahal izango da, eta beraz 20 euroko billete bat, 10 euroko hiru billete eta 5 euroko bi billete izango ditu. Era honetan, antolatzaileek Bonoaren erabilera ahalik eta establezimendu gehienetan erabiltzea erraztu nahi dute.

Era berean, Sestao Bonoaren deskontuaz baliatzeko aukera jende kopuru handienari emateko, aurkezten den Nortasun Agiri Nazional bakoitzeko bono bat jaso ahal izateko baldintza jarriko da berriro ere.

Gaur arte 81 komertziok eman du izena, eta beraz Sestao Bonoa gastatzeko eskaintza nahiko zabala izango da. Bonoak abenduaren 5era arte erabili ahal izango dira.