SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/10/19

Sestaoko Behargintzak 70 plaza eskainiko ditu hiru prestakuntza programatan

Interesa duten pertsonek urriaren 30era arteko epea dute izena emateko Behargintzako bulegoetan

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Behargintzak 70 plaza eskainiko ditu hiru prestakuntza programatan

ARGAZKIA JAITSI

Orain dela hiru urte Sestaoko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomi Sustapen Sailarekin lankidetzan abiatu zuen Prestalan programak langabezian dauden pertsonen prestakuntza eta ekintzailetza jarduera berriak garatzen jarraitzen du. Horrela, gaur bertan ireki da urte bukaerara arte egingo diren hiru prestakuntza ikastarotan izena emateko epea. Ikastaro bat elikagaiak manipulatzeko txartel profesionala lortzeko izango da, bigarrena eraikuntzako txartel profesional igeltsero espezialitatean, eta azkenik eraikuntza arloan laneko arriskuen prebentziorako oinarrizko ikastaroa bat. Interesa duten pertsonek urriaren 30era arteko epea dute izena emateko Behargintzako bulegoetan.