SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/10/06

Udalak berriz ekingo dio Gurasoen Eskolari

Proiektu hau bigarren urtez jarraian errepikatzen da iaz Sestaoko Udalak lehen aldiz abian jarri zuen Gurasoen Eskolak lortutako arrakasta ikusi ondoren

rss Ezagutzera eman

Sestaoko Udalak berriro ekingo dio Gurasoen Eskola hezkuntza proiektuari. Programa honek hezkuntza zentroetan biltzeko espazio bat sortzea sustatzen du, bertan aditu talde bat gurasoekin bilduko da seme-alabak hazteko orduan familia gehienek dituzten arazoak arrakastaz konpontzen lagunduko dizkieten teknikak eta trebetasunak irakasteko.

Proiektu hau bigarren urtez jarraian errepikatzen da iaz Sestaoko Udalak lehen aldiz abian jarri zuen Gurasoen Eskolak lortutako arrakasta ikusi ondoren. 100 familiatik gora probestu zuten Hezkuntza arloak talde hauei hamabostero eskainitako aukera, bertan seme-alaben heziketari buruzko ardurari lotutako gaiak aztertu zirelarik.

Gurasoen Eskola honako hezkuntza zentro hauetan eramango da aurrera: Markonzaga, Vista  Alegre, Kueto, Albiz ikastetxe publikoak, Begoñako Andra Mari eta Amor Misericordioso ikastetxe kontzertatuak, Saturnino de la Peña eta Angela Figueroa institutuak  eta Lanbide Hastapenerako Zentroa.