Prentsa Aretoa
2015/09/01
Behargintzak autonomoei, enpresa txikiei eta ekintzaileei zuzendutako formazio ikastaroei ekingo die berriro ere
Organizará cuatro talleres sobre nuevas tecnologías hasta final de año
Behin oporrak bukatuta, Behargintzak berriro ekingo dio formazio ikastaroak emateari, eta oraingoan teknologia berrien erabilerari buruzkoak eskainiko ditu autonomoei, enpresa txikietako langileei eta ekintzaileei zuzendurik. Doako tailerrak izango dira, kolektibo horietako langileek dituzten formazio beharrizanei erantzuteko, beren kudeaketan azkarrago eta eraginkorrago jarduteko beharrezko dituzten tresnak ezagutu eta erabiltzen ikasten laguntzeko xedez.
Lehenengo ikastaroa honako hau da: “Atera etekina gailu mugikorrei eta egin bizkorrago zure lana” Joan den ekainean egindako deialdiaren arrakasta ikusita, Behargintzak berriro deitu du ikastaroaren ekitaldi berri bat. Irailaren 21ean eta 23an izango da, eta aurrekoan joaterik izan ez zutenek aukera berri bat izango dute oraingoan. Ikastaroan 8 plaza eskainiko dira, eta interesaturik dauden pertsonak bertaratzea errazteko 14:30etik 16:30era bitartean eskainiko dira, horrela inor ez behartzeko jendearentzako zabalik dagoen ordutegian joan behar izatera. Saio bien edukietan beraien lana telefono mugikorretik edo tabletatik egiteko dauden aplikazio informatikoak ezagutzera emango dira, horrela beraien lana errazago egin ahal dezaten. Interesa duten pertsonek irailaren 7ra arteko epea daukate izena emateko, 94 472 17 26 telefonora deituta edo behargintza@sestao.net helbidera idatzita.
Aurrerago, urriaren 26an eta 28an, “Sortu zeure web orria eta ikasi erabiltzen zeure burua ezagutzera emateko” izeneko ikastaroa emango da. Kasu horretan, parte-hartzaileek web orri bat diseinatzen ikasiko dute, beren negozioa ezagutzera emateko eta eduki berriekin eguneratzeko. Ikastaroan plaza erreserbatu nahi dutenak jar daitezke harremanetan Behargintzarekin.
Azkenik, azaroaren 16an eta 18an eta abenduaren 14an eta 16an beste bi ikastaro egongo dira. Horien edukian oraindik zehaztu gabe daude, parte-hartzaileen interesen arabera egitekotan.
Tailer hau "IKT konponbideak ezartzea Euskadiko autonomo eta mikroenpresetan" programaren barruan txertatuta dago, SPRI-k sustatutako aholkularitza zerbitzu pertsonala eta doakoa eta autonomoei eta 10 langile baino gutxiagoko enpresei zuzendudakoa.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14