Prentsa Aretoa
2015/07/16
Udalak baimena eman du José Maria Usandizaga kalean 21 etxebizitza eraikitzeko
proiektuak bi etxebizitza bloke eraikitzea eta gaur egun jarduerarik gabeko eta hesituta dagoen 514 metroko azalerako orubea urbanizatzea aurreikusten du
Sestaoko Udalak 21 etxebizitza, 23 garaje plaza eta 31 traste-gela eraikitzeko baimena eman dio Residencial Usandizaga Kooperatibari José Maria Usandizaga kaleko 6.zenbakian dagoen orubean.
Enpresak aurkeztu duen proiektuak bi etxebizitza bloke eraikitzea eta gaur egun jarduerarik gabeko eta hesituta dagoen 514 metroko azalerako orubea urbanizatzea aurreikusten du.
Memoriak jasotzen duenaren arabera, lanek bi milioi euroko aurrekontua dute. Lizentzia baimenaren jakinarazpenetik, enpresak sei hilabeteko epea du obrak hasteko eta 24 hilabeteko epea etxebizitzak amaitzeko.
Urbanizazio proiektu honen garapenak, udalerria birgaitzeaz gain, José Maria Usandizaga kalearen irisgarritasuna ere neurri handi batean hobetuko du. Egia esan, zenbaki bikoitien espaloian dagoen eskailera zatia, mugikortasun urritasuna duten pertsonentzat oztopo arkitektoniko gaindiezina dena, desagertu egingo da. Horren lekuan, egingo den espaloi berria galtzadak duen maldara egokituko da irisgarritasun arloko araudia betetzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2026/04/22
BERRIA
2026/04/21
BERRIA
2026/03/30
BERRIA
2026/03/27
BERRIA
2026/03/25
Berri ikusiagoak...
BERRIA
2025/10/09
BERRIA
2025/11/07

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























