SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/07/08

Udalak berrogeita hamar farola aldatuko ditu La Unión, La Galan eta Sotera de la Mier kaleetan

Lizitazio kontratua aterako da, gehienez ere, 79.985 euroko kopuruan

rss Ezagutzera eman
Udalak berrogeita hamar farola aldatuko ditu La Unión, La Galan eta Sotera de la Mier kaleetan

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak lizitaziora aterako du, gehienez ere 79.985 euroko kopuruan, argiteri publikoko instalazioetan Energia-Eraginkortasuna eta Ingurumen Kutsadura Murrizteko Planaren laugarren fasea. Oraingo honetan, Udalak La Unión Auzunean, La Galanan, Marqués de la Fidelidad eta Sotera de la Mier kaleetan dauden 51 farola aldatuko ditu, eraginkorragoak diren beste batzuk jarriz.

Aktuazio honekin argiteria publikoko instalazioak hobetu nahi dira, teknologia aurreratuagoa eta energia aurrezteko aukera handiagoak ematen dituzten elementu berriez hornitutakoak jarriz.  Horretarako, espazio hauetan jarriko diren farolak LED teknologiakoak dira, hauek energia gastua murrizten dute, bizi-iraupen luzeagokoak dira eta gauean sortzen den argi-kutsadura gutxitzen dute.

La Unión Auzunean eta La Galanan bidean jartzen diren farola horietako 6 berrituko dira eta zutabe klasikoa daramaten 31 eta aldi berean lur azpiko kablea eta hondatutako argi-puntuak ere aldatuko dira. Marqués de la Fidelidak Auzunean eta Sotera de la Mier kalean bideko 11 farola eta zutabe motako hiru aldatuko dira, eta aldi berean lur-azpiko kablea eta hondatutako argi-puntuak ere aldatuko dira.

Udalak   Bizkaiko Foru Aldundiaren 35.994 euroko diru-laguntza jaso du aktuazio hau egin ahal izateko.

Argiteria publikoko Energia-Eraginkortasuna eta Ingurumen Kutsadura Murrizteko Plana 2012an jarri zen abian. Harrezkero Udalak hiru fase garatu ditu eta 250.000 euroko inbertsioa egin du 297 farola modernizatzeko.