SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/07/07

Sestaoko ikastetxe publikoek 220.000 euroko inbertsioa jasoko dute uda honetan

Markonzaga, Kueto, Vista Alegre eta Álbiz egokituko dira 11 aktuazioekin 2015-2016 ikasturteari begira

rss Ezagutzera eman
Sestaoko ikastetxe publikoek 220.000 euroko inbertsioa jasoko dute uda honetan

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bikoiztu egingo dituzte aurten Haur Hezkuntza eta Lehen Mailako ikastetxeetako inbertsioak 2015-2016 ikasturteari begira egoki jartzeko. Gaur goizean Paco Gorrotxategik, Hezkuntza zinegotziak aditzera eman duenez, erakunde biek 220.000 euroko inbertsioak egingo dituzte Markonzaga, Albiz, Kueto eta Vista Alegre hezkuntza zentroetan aurtengo udan zehar. Diru horri esker 11 aktuazio egin ahal izango dira.

Obrarik handiena, kostu kontuan hartzen bada, Markonzaga ikastetxean bi gela berri irekitzea izango da. Obrak pasa den ekainean hasi ziren eta 163.000 euroko kostua dute, eta gastu osoa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartuko du bere gain. Obrak 16 astez luzatuko dira eta azken urteotan espazio ezagatik zuen arazoa konpondu ahal izango du, arazo hori zela eta Udalak 3013an haur-eskola beste leku batera aldatu behar izan zuen.

Obra hauekin Eraikinaren patio bat itxi eta espazio horretan 45 metroko bi gela egingo dira, alturan eraikiko dira forjatuzko egitura batzuen bitartez. Handitze honekin eraikinaren azalerak 90.72 metro karratu gehiago izango ditu eta beraz eraikinak guztira 3.800 metro karratu izango ditu. Era horretan, Markonzagak, azken urte honetan 300 matrikula izan dituenak, azkenean eta inolako arazorik gabe kurtso guztiak emateko instalazioak prest izango ditu.

Bestalde, ikastetxe honetan ikasleentzat irekitzeko sistema erraza ez duen suaren aurkako ate bat eta azken kurtso honetan arazoak eman dituena aldatuko da. Horretarako 1.400 euroko inbertsioa egingo da.

Vista Alegre ikastetxe publikoan, aurten ere leihoak aldatzen jarraituko da, oraingo honetan 18 leiho aldatuko dira eta horrek 31.000 euroko inbertsioa izango du. Aurtengo udan eraikinaren bigarren solairuan egingo dira lanak eta iragazkaiztasuna eta isolamendu termikoa lortzen ez duten eta gainera ur-iragazteak dituzten egurrezko leihoak kendu eta zubi termikoaren haustura eta climalit beira bikoitza duten aluminio lakatuzko berriak jarriko dira.

Zentro honetan argiak ere, zaharkituta egonik eta geletan behar den argia ematen ez dutenez, aldatu egingo dira eta led sistema erabiltzen duten berriak jarriko dira.

Kueto ikastetxean ere argiak aldatuko dira, horren kostua 3.600 eurokoa izango delarik. Era berean, geletan sartzeko bi orriko 12 ate aldatuko dira, gaur egun daudenak hondatuta baitaude, eta horretan 11.500 euroko inbertsioa egingo da. 
Azkenik, Albiz ikastetxe publikoan patiora irteteko bi ateak aldatuko dira eta zenbait hormatan eta igogailuaren ondoko sabaian azaldu diren arrakalak konponduko dira, horretarako 5.000 euro erabiliz. Logopedaren gelan banaketa egiteko horma altxatuko da eta patiora irteteko larrialdietarako atea konponduko da.

Paco Gorrotxategik, pasa den ekainean Hezkuntza arloko ardura hartu duen zinegotziak, esan du zuzendaritza taldeekin bilerak egiten ari dela bere burua aurkeztu eta Sestaoko hezkuntza zentroen egoeraren eta beharrizanen berri jasotzeko. Uztailaren azken aldera 7 pertsonaz osatutako enplegu programa jarriko da abian eraikin eta lokal publikoen mantenu lanak egiteko eta beharrezkoa balitz ikastetxetako aktuazioetan ere parte hartzeko.