Prentsa Aretoa
2015/07/06
Udalak 130.000 euro inbertituko du kirol instalazioen hobekuntza lanetan
Kirol arloak 130.000 euroko inbertsioa egingo du, guztira 53 lan burutzeko Las Llanas eta La Benedicta Kiroldegietan, Las Llanas frontoian, Galindoko instalazioetan eta Las Llanas futbol zelaian
Udaren etorrerarekin batera, eta kirol instalazio gehienetan jarduerak gutxitu egiten direla baliatuta, Sestaoko Udalak, urtero legez, ohiko mantentze-lanak eta instalazioak prest jartzekoak burutuko ditu. Oraingoan Kirol arloak 130.000 euroko inbertsioa egingo du, guztira 53 lan burutzeko. Aurreikusitako 53 aktuazio hauetatik, 20 konpontze lanak izango dira, 15 segurtasun arloan hobekuntzak egitea, 10 hobekuntzak orokorrean eta 8 garbiketa lanak.
“Kirol Sailak urte osoan zehar egiten ditu lan hauek, baina egia da udan areagotu egiten direla eta aktuazio gehiago burutzen dugula, instalazio asko itxita daudelako edo jarduera maila txikiagoa dutelako. Horrela, irailean hasten den kirol denboraldi berriari begira instalazioak prest eta egoki jartzea lortzen da”, esan du Gorka Alvarez Kultura, Euskera eta Kirol arloko zinegotziak.
Las Llanas Kiroldegian inbertsio honetatik 15.679 euroko kopurua erabiliko da, gizonezkoentzako sauna berri bat erostera bideratua, gaur egun zerbitzuz kanpo dagoena berritzeko, fitness gimnasioko makinak prest jartzeko eta kirol anitzetarako pistako markak kentzeko. Igerileku estalia garbitu eta desinfektatu egingo da, hodiak libratu eta iragazgaizteko tratamendua emateko.
La Benedicta kiroldegiak ere 40.450 euroko inbertsioa izango du. Diru hori frontoi handiak dituen itoginak konpontzera eta frontoian bertan dauden zelaiak berriz pintatzeko lanak egitera bideratuko da. Udalak uda hau aprobetxatuko du boulderra eta eskaladarako guneko eskalada-murrua egokitzeko ere. Gimnasioan mankuernategi berri bat jarriko da, eta squash gunean paretak konpondu eta biltegia optimizatu. Las Llanasen bezala, igerilekuan garbitu eta desinfektatu egingo dira, eta igerilekuko trukagailuak aldatuko dira. Azkenik, La Benedicta kiroldegian boxeo guneko horma kendu egingo da.
Las Llanas frontoira 12.800 euroko inbertsioa bideratuko da, eta honako lanak egingo dira bertan: Desfribilagailu bat erosi, frontiseko hormako txapak garbitu eta pintatu, ipar aldeko horma saneatu, jarlekuak konpondu, ate berri bat jarri, harmailetako lehen ilaran kateak jarri, irteerako ateetako batean izuaren aurkako irekierako sistema jartzea eta alfonbrak kentzea.
Sestao River eta Sociedad Deportiva San Pedro taldeak eta Peña Athletic Sestaotarra emakumezkoen taldea entrenatzen diren Galindoko instalazioetan, 14.863 euroko inbertsioa egingo da. Diru horrekin denboraldi berrian erabili beharreko belar naturaleko futbol zelaia eraberritzeko lanak egingo dira. Era berean, instalazioak osorik desinfektatutako dira, belar sintetikodun futbol zelaia garbitu eta aldagelen garbiketa berezia egingo da. Lanen plangintzaren barruan sartu da baita ere hautsita dauden paperontziak eta bankuak berritzea, desfribilagailu bat erostea, futbol zelai bien arteko gunea egokitzea eta aldageletako sabaietako plakak ordezkatzea.
Azkenik, Las Llanas futbol zelaian 41.800 euro inbertituko dira, eta guztira 19 lan egingo dira. Horien artean nabarmentzekoak tribunako harmailan egoera dauden eserlekuak ordezkatzea, aldagelak eraberritzea (futbolistek askotan eskatua) eta Lehentasun gunean kokatuta dauden komunak eraberritzea. Segurtasuna hobetzeko xedez, segurtasun hesiak jarriko dira Hego Hondoan eta Tribunan, ate bat jarriko da Lehentasun aldea eta Ipar Hondoko aldea komunikatzeko, eta Tribunan larrialdietarako ate berri bat ere jarriko da. Nabarmendu beharreko beste batzuk: desfibrilagailu bat erosiko da gerta litezkeen larrialdietarako, eta jokatzeko zelaia berreskuratu, denboraldi hasieran era egokian egon dadin., Azkenik, beharrizan handiena duten elementuak pintatuko dira, eta zelaiko zenbait gunetan dauden akatsak konponduko dira.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14