SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/07/01

Sestaoko Udalak berriz jarriko du abian “Opor Lasaiak" programa

Doako zerbitzu hau eskatzeko interesa daukatenek Udaltzaingora jo dezakete

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak berriz jarriko du abian “Opor Lasaiak

ARGAZKIA JAITSI

Uda garaia iristearekin bat, Sestaoko Udalak gogorarazi egiten du abian daukala “Opor Lasaiak” izeneko programa, eta oporrak hartu eta herritik kanpora joaten diren guztientzat zuzendua, edozein herritar nahiz merkatarirentzat.

Ekimen honen bidez segurtasuna eta lasaitasuna eman nahi zaie beren oporrak Sestaotik kanpo igarotzen dituzten pertsonei, izan ere Udaltzaingoa beraiekin zuzenean jarriko baita harremanetan beren etxean edo negozioan gorabeheraren bat gertatuz gero. 

Doako zerbitzu hau eskatzeko interesa daukatenek Udaltzaingora jo dezakete, Alonso Ercilla kalean, eta izen-emate orri bat bete, beren datu pertsonalak, oporretan nora joango diren eta egun horietan harremanetan jartzeko telefonoak emanez.

Udaltzaingoak badu datu-basea, zerbitzu hau 2013an abian jarri zenetik bildutako eskabide guztiekin osatua. Gaur egun, Udaltzaingoaren bulegoetan 204 kontaktu ditu, herritar nahiz merkatari, zerbitzu honen erabiltzaile direnak.

Opor Lasaiak programa abian jarri zenetik, uda garaian gertatu izan diren zenbait arazo azkartasunez konpontzea lortu da. Ohikoenak garai honetan etxebizitzetan gertatu ohi diren ur isurketak izaten dira, udalerrian herritar gutxiago egotean urak izaten dituen presioaren gora-beherek eraginda.