Prentsa Aretoa
2015/06/30
Sestaoko Udalak altzariak erosiko ditu Kuetoko Gizarte-etxerako
Udalak 77.000 euroko kontratua lizitatuko du
Behin eraberritze lanak bukatuta, Sestaoko Udalak Kuetoko gizarte-etxean, jarriko diren altzari eta ekipamendu berezitua erosiko du. Joan den ekainaren 23ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen kontratu honetarako lizitazio iragarkia, gehienez ere 77.561 euroko kopuruz. Eskaintzak jasotzeko epea uztailaren 8ra arte egongo da zabalik, eta kontratua sinatzen denetik hilabete bateko epean egingo da altzarien eta ekipamenduaren hornikuntza.
Udalak prozesua hiru lotetan banatu du -altzariak, ekipo informatikoak eta sukalderako altzariak, elektrotresnak eta sukaldeko tresnak-, eta horrela, enpresek loteka edo osoan egin ahal izango dute eskaintza.
Baldintza teknikoen orrietan Udalak zehaztuta dauka lokala hornitzeko behar den guztia, zentroak era egokian funtzionatzea bermatuko duena. Horretan zehazten denez, Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduak Sailak honakoak behar ditu: aulkiak, paperontziak, esekitokia, armairuak, tiradera-altzariak, butakak, aldizkaritegiak, ispiluak, aulkiak, euritako-ontziak, lanpasak, esku-lehorgailuak, paper-biribilki euskarriak, apalak, ordenagailuak, inprimagailuak, proiektorea, pantaila, DVD irakurgailua, bozgorailuak, burua garbitzeko euskarriak, zutikako lehorgailuak, mikrofonoa, sukaldeko altzariak, mikrouhin labea, hozkailua, sukaldeko sutea, labea, ontzi-garbigailua, harraska eta jatorduak prestatzeko sukaldeko tresneria.
Elementu guzti hauekin hornituko dira nagusiek erabiliko duten zentroaren bi solairuak. Zentroak honako guneak izango ditu: sarrerako banalekua, informatika gela, ile-apaindegia, podologoaren gela, pintura tailerra, tailer anitzetarako gela, atezaintza, joko aretoa, erabilera anitzeko aretoa eta ostalaritza gunea, eta baita langileentzako bi bulego.
Kuetoko gizarte-etxea eraberritzeko lanetan 2,6 milioi euro gastatu dira eta Sustapen Ministerioak egin du inbertsio hori. Dituen sei solairuetatik, bi erabat amaituta daude, eta Sestaoko auzune honetako adineko pertsonek erabiliko dituzte.
Udalak uste du hurrengo urrirako ateak zabalik izan ditzakeela, solairu biak behar bezala hornitu ondoren.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14