Prentsa Aretoa
2015/06/13
Josu Bergara, Sestaoko alkate aukeratu dute berriro
Hautagai jeltzalea bere alderdiaren botoekin aukeratu dute eta boto horiek aukera emango diote Udalean bigarren agintaldiari aurre egiteko. PSE, EH Bildu eta PP alderdiek boto zuria eman dute eta Bai Ahal Da / Sí Se Puede alderdiak Soraya Pereire bere zerrenda buruari eman dio botoa
Josu Bergara aukeratu dute berriro Sestaoko alkate gaur goizean udal batza eratzeko bilkuran. Ez da ezustekorik egon pasa den maiatzaren 24ko udal hauteskundetan gehiengo osoa lortu baitzuen. Hautagai jeltzalea bere alderdiaren botoekin aukeratu dute eta boto horiek aukera emango diote Udalean bigarren agintaldiari aurre egiteko. PSE, EH Bildu eta PP alderdiek boto zuria eman dute eta Bai Ahal Da / Sí Se Puede alderdiak Soraya Pereire bere zerrenda buruari eman dio botoa.
Aginte-makila jaso bezain laster, Bergarak adierazi du ohorea eta harrotasuna sentitzen dituela berriro ere Sestaoko Udaleko agintea izateagatik eta etapa berri honi ardura handiz ekingo diola jakin badakielako aurrera begira erronka zaila baina zoragarri duela.
Alkateak aukera probestu du PNV alderdian euren konfiantza jarri duten guztiei eskerrak emateko eta ziurtatu du gehiengo osoak ez dituela Udal Gobernuaren baloreak aldatuko.
Zentzu horretan, Josu Bergarak aurreratu du gobernu taldearen kudeaketa apaltasunez, jendearengandik hurbil, arduraz eta herriaren zerbitzuan egingo dela, eta horretaz gain legealdian zehar alderdi guztien iritzia izango duela kontuan ahalik eta kontzentzurik zabalena lortzeko. “ Ez gaude hemen erokeriak egiteko. Ez ditugu azken lau urteotan egin eta ez ditugu orain egingo” azpimarratu du hitzaldian.
Hitzaldian gainerako zinegotziei zuzendu zaie Sestaok “zinegotzi guztiok dugun onena eskatzen dituen erronkak dituela" gozararazteko. Erronka horiek ekonomia eta enplegua berrindartzea, egoera txarrean dauden familiei babes soziala ematea, bizikidetza hobetzea, hiri-sarea hobetzea eta etxebizitza berriak eraikitzea dira besteak beste. “ Ikus dezakezuenez, lan handia dugu egiteko, eta astelehenean hasita lanari ekingo diogu lau urte gogor ditugulako aurrean", esan die alkateak zinegotziei.
Bergarak bigarren agintaldia indarrez hasi nahi du eta hori dela eta agintaldiaren lehen ehun egunetarako lehentasunak 2015eko aurrekontua onartzea, La Paz Auzuneko lehen bi igogailuen kontratazioari hasiera ematea, 48 kontratazio sustatuko dituen 2015 urteko enplegu plana kudeatzea eta gainerako alderdiei legealdi osorako inbertsio plana aurkeztea izango dira.
Hitzaldia amaitu aurretik, alkate aukeratu berriak itxaropena agertu du hasi berri den legealdiaren ardatza “ lasaitasuna, errespetua, modu onak eta joko garbia, baina batez ere lanerako eta udalerriarentzat onak izango diren proiektuak aurrera ateratzea" izango dela.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14