SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/06/02

Amaitu da Lan Eginez Ikasi II. Programa

Gurutze Gorriak, tailer hau eman duen entitateak, sei hilabeteko epea du, gutxienez ere, Udalarekin egin duen hitzarmenak ezartzen duen %45eko laneratzea lortzeko

rss Ezagutzera eman
Amaitu da Lan Eginez Ikasi II. Programa

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak langabezian dauden pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko sustatzen duen Lan Eginez Ikasi II proiektuan parte hartu duten hamalau pertsonek atzo goizean amaitu zuten formazio eta praktika etapa.

Atzotik aurrera Gurutze Gorriak, tailer hau eman duen entitateak, sei hilabeteko epea du, gutxienez ere, Udalarekin egin duen hitzarmenak ezartzen duen %45eko laneratzea lortzeko. Dagoeneko bi pertsona kontratatu dituzte elikagai eta ostalaritza arloko enpresetan eta Gurutze Gorriarekin izandako harremanetatik ondoriozta daiteke kopuru horrek datozen asteotan gora egingo duela.

Iragan abendutik, langabezian zeuden Sestaoko udalerriko hamalau herritarrek "Lan Eginez Ikasi 2015-Sukaldaritzako Oinarrizko Operazioak" programan parte hartu dute. Programa honek prestakuntza teknikoa, enpresetako praktikak, zeharkako prestakuntza eta geroan sukalde-laguntzaile gisa txertatzeko bakarkako laguntza uztartzen ditu.

Etapa honetan parte hartzaileek Daniel Garcia chef-aren eta bere taldearen eskutik ikasi dute lanbidea Bilboko Zortziko jatetxean, eta prozesu hau Erriberako Merkatua, Labeko Okindegia, La Bakalada, Vascolas gaztandegia, Antonio Miranda Fundazioa, Asti Leku Ikastola, Yandiola Taldearen eta Iruña Taldearen sukaldaritza eta ostalaritza lokalak, Leioako Ostalaritza Eskola eta Bilboko Arte Ederrak Museoko jatetxea bezalako toki enblematikoak bisitatuz osatu dute. Horren helburua zenbait jatetxe eta sukalde ezagutzea izan da eta horretaz gainera hurbilketa bat egitea janari batzuen elaboraziora.

Prestakuntzak gainera zenbait klase magistral jaso dituzte olioa, ardoa, okintza eta gozogintza, belar eta espezieak eta kontserben sukaldaritzaren gainean eta horrek parte hartzaileei aukera eman die gai horien inguruko informazio handiagoa izateko.

Sestaoko Udalak 76.000 euroko inbertsioa egin du gutxienez ere parte hartzaileen % 45eko laneratzea bermatuko duen prestakuntza proiektu hau abian jartzeko.