SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/06/01

Sestaoko Udalak gaur irekiko ditu La Benedictako kanpoko igerilekuak

Udaldiaren hasierarekin bat eginez, La Benedicta kiroldegiko kanpoko igerilekuak datorren irailaren 15era arte disfrutatu ahal izango dituzte erabiltzaileek

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak gaur irekiko ditu La Benedictako kanpoko igerilekuak

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak gaur goizean ireki ditu La Benedicta kiroldegiko kanpoko igerilekuak udaldiaren hasierarekin bat eginez. Instalazioak, ohi bezala, datorren irailaren 15era arte disfrutatu ahal izango dituzte erabiltzaileek, udaldiko jarduna amaitu arte, alegia.

Kirol Arloak zenbait mantenu lan egin ditu azken hileotan, erabilera handia ematen zaien garai honetan instalazioak egoera onean edukitzeko. Horrela, ura arazteko hodiak aldatu dira, kloroa gehitzeko sistema berria jarri da eta igeritokietako ontziak garbitu eta desinfektatu dira ura uda osoan zehar egoerarik onenean mantentzeko.

Gainera, soropila dagoen gunea hobetzeko zenbait lan egin dira, eta xede horrekin itxitura egiten duen zuhaixka-hesiaren 70 metro aldatu dira, solariumeko belarra ongarritu eta haizatu da eta ureztatze sistema konpondu da.

Egindako lanen artean aipagarria da ontzi nagusira gurpildun aulkiak iristeko arrapala egin izana eta baita apurtuta zeuden losen konponketa ere.

Igerilekuak goizeko hamarretatik arratsaldeko zortzietara egongo dira zabalik asteko zazpi egunetan. Sarreren prezioari dagokionean, helduena iazko 3,65 euroan mantenduko da eta haurrena 2,40 euroan. Uda osoan zehar erabiltzeko bakarkako eta familiako bonoak ere badaude eta prezioak 34,95 eta 95,40 euro bitartekoak dira.

Aurten ohar taula ere berritu egin da, erabiltzaileei instalazio barruan bete behar duten oinarrizko araukak zein diren gogorarazteko.