Prentsa Aretoa
2015/05/07
Sestao Berrik Txabarri kaleko 33. zenbakia eraisten hasi da
Txabarri kaleko 33, 35 eta 55. zenbakiak Sestao Berri elkartearen bitartez Sestaoko Udalak eta Eusko Jaularitzak sustatzen duten Txabarri-El Sol eraberritze planaren bigarren fasean sartuta daude
Sestao Berri elkarte publikoak, Sestaoko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak bakoitzak %50eko partaidetza izanik, Txabarri kaleko 33. zenbakiko eraikina eraisten hasi dira, bizitzeko baldintza egokiak betetzen ez dituen lau solairuko eraikina. Eraispen lanek 60.000 euroko kostua dute eta ekainera bitartean egingo dira, data horretan hondeamakinak 0 kotara iritsiko dira eta orubea garbi utziko dute ondoren eraikin berria egiten hasteko.
Txabarri kaleko 33, 35 eta 55. zenbakiak Sestao Berri elkartearen bitartez Sestaoko Udalak eta Eusko Jaularitzak sustatzen duten Txabarri-El Sol eraberritze planaren bigarren fasean sartuta daude. Lehen fasea, 25, 27, 29 eta 31. zenbakien eraberritze integrala egitekoa, aurreko hastean hasi zen egiten eta 3,5 milioi euroko inbertsioa du.
33, 35 eta 55. zenbakietako orubeetan babes ofizialeko 27 etxebizitza hartuko dituzten hiru bloke berri eraikiko dira, etxebizitza horietako 18 Udalaren jabetzakoak izango dira eta Sestaoko herritarren artean zozketa bidez eta alokairu erregimenean banatuko dira.
Eraikuntza proiektuak prest daude eta operazioa aurrera eramateko 2,8 milioi euroko inbertsioa zehaztu da. Obrak 2016an hastea eta 2017an bukatzea aurreikusten da. Une honetan 35 eta 55. zenbakiak ez dute kargarik duela asko eraitsi baitziren.
Tabarri-El Sol eraberritze planaren bigarren fasea Europako Papyrus proiektuaren barruan dago. Programa honek hiriak birgaitzeko prozesuetan eraikuntzako material berritzaileen kontratazioa sustatzen du. Kasu honetan, Sestao Berrik Europar Batasunaren 40.000 euroko diru-laguntza jaso du Txabarri kaleko 33 eta 35 zenbakietan berreraikiko diren eraikinetako fatxada eta leihoei soluzio berritzaileak eskuratzeko.
Kontratu hau esleitzeko prozesua pasa den martxoan hasi zen eta uztailean bukatuko da, Papyrus proiektuan parte hartzen duten hiri guztietan egingo den adjudikazioarekin, Torinon (Italia), Oslon (Norbegia), Enzkreisn (Alemania) eta Sestaon, hain zuzen ere.
Josu Bergara Sestaoko alkateak pozik agertu da infraetxeak kentzeko pausu berri hau eman delako eta baita gaur egun Txabarri kalean hiria eraberritzeko proiektuen kopuruagatik. Zentzu honetan, gogoratu du kale horretako zati txiki batean lau bloke eraberritzen ari direla, beste bat eraisten ari direla urte betean babes ofizialeko etxebizitza berriak eraikitzeko eta duela ez asko enpresa pribatu bati 59. zenbakia eraikitzeko lizentzia eman diotela. Alkateak uste du gauzak ondo egiten ari diren sintoma dela eta aurrera ateratzen ari dela bidean aurkitzen ari diren zailtasun ekonomikoen gainetik.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14