Prentsa Aretoa
2015/03/30
Eusko Jaurlaritzak amaitu ditu Txabarri kalean 44 etxebizitza sozialen eraikitze lanak
Aurrerapauso bat emango da infraetxeak eraisteko bidean, eta auzune horren hirigintza birgaitze prozesuan aurrera egingo da
Eusko Jaurlaritzak amaitu ditu Sestaoko Abenduaren 25a kalean 44 etxebizitza sozial eraikitzeko lanak. Proiektu horretan 9 milioi euro inbertitu ditu. Pisu horiek Txabarri-El Sol aldeko familiei ordezko etxebizitza emateko erabiliko dira. Horrela aurrerapauso bat emango da infraetxeak eraisteko bidean, eta auzune horren hirigintza birgaitze prozesuan aurrera egingo da.
Etxebizitza hauen artean, gela bateko 6 apartamentu daude, bi gelako 24 pisu eta hiru gelako 14 pisu. Guztiek dute garajea eta trastelekua, eta 42tik 83 metro karratu arteko azalera. Lau ataritan daude banatuta, eta alokairuan eta salmentan adjudikatu dira, familia bakoitzaren arabera.
Behin obrak bukatuta, eta haren inguruko urbanizazioa ere eginda, Eusko Jaurlaritzak eta Udalak hirigintza-espedientea burutu behar dute obra hauen onarpena egiteko eta lehen erabilerarako lizentzia emateko. Hori dela eta, giltzak udan entregatuko dira.
Etxebizitza hauek eraikitzea oso garrantzia handikoa izan da Sestaoko beheko aldearentzat, izan ere dauden etxebizitzak berritzea beharrizan handia baita. Jarduketa hori Txabarri-El Sol aldeko "domino-operazioa” deitu den horren barruan kokatu behar da, hau da, familiei ordezko etxebizitza ematen zaie etxebizitza zaharrak eraisteko (kasu honetan Abenduaren 25a kaleko 18. zenbakia), orube horretan eraiki eta familiei berriro eskaini etxebizitza, egoera txarrean dauden beste eraikin batzuk eraisten jarraitzeko.
Promozio honetara aldatuko diren familiak Karrantza kaleko 1, 2, 3 eta 4 zenbakidun atarietakoak dira, Orixe kaleko 6.ekoak, Txabarri kaleko 55.ekoak, Vega Nueva kaleko 2.ekoak, eta baita ere Abenduaren 25a kaleko 18. zenbakiko lehengo jabeak ere, orube horren gainean eraiki baitira pisu berri hauek.
Beraz, dagoeneko esan daiteke Karrantza kaleko 1, 2, 3 eta 4. zenbakiko atarietako auzotarrak, eta Orixe kaleko 6.ekoak etxez aldatzen diren bezain laster eraitsiko direla horien gaur egungo etxebizitzak, eta horretarako Eusko Jaurlaritzak desjabetze-espedientea burutu du, Udalaren lankidetzarekin.
Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailburu Angel Toñak bisita egin du etxebizitza hauetara gaur goizean, Sestao Berri sozietate publikoaren administrazio-kontseiluko kideekin batera, Josu Bergara alkatea aurrean zela.
Toñak adierazi duenez, etxebizitza hauek eraikitzea “oinarrizko proiektua da horrenbeste langabetu dituen udalerri berezi honen birgaitzea lortzeko”, eta adierazi duenez Eusko Jaurlaritzak etxebizitza arloan duen lehentasuna alokairua bada ere, “etxebizitza sozialen alde ere egin behar dugu, eta familiei ordezko etxebizitzak ematearen alde, beren bizitza kalitateak hobera egin dezan”.
Alkateak, ordea, gogoratu du proiektu hau "hirigintza aldetik oso operazio zaila izan dela, etxebizitza hauek eraiki diren orografiaren ondorioz", eta eskerrak eman dizkio Eusko Jaurlaritzari Txabarrin egindako inbertsioagatik, “konpromiso hori gabe ezinezkoa izango zelako auzunearen eraberritze plana aurrera eraman”.
Hurrengo proiektu handia apirilean hasiko da, eta Txabarri kaleko 25, 27, 29 eta 31. zenbakiko atariak birgaitzea izango da. Horretarako 3,5 milioiko inbertsio publiko-pribatua beharko da, eta horretan Eusko Jaurlaritzak, Sestaoko Udalak eta etxebizitzen erosleek hartuko dute parte. Proiektu honen emaitza 47 etxebizitza izango dira, horietatik 33 babes ofizialekoak eta gainerako 14ak libreak. Aktuazio hau 2017aren hasiera aldera amaituta egotea espero da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14