Prentsa Aretoa
2015/03/10
Txabarri kaleko 33 eta 35 zenbakiak material berritzaileenekin berreraikiko dira
Sestao Berri sacará el lunes a contratación la compra de soluciones innovadoras para las fachadas y ventanas de estos edificios. La Unión Europea apoya esta actuación con una subvención de 40.000 euros a través del programa Papyrus
Josu Bergara Sestaoko Alkateak eta Luiskar Delgado Sestao Berriko zuzendari kudeatzaileak, udalerrian abian jarri den Papyrus proiektu europarraren detaileak aurkeztu dituzte. Proiektu honen helburua hiriak birgaitzeko prozesuetan material berritzaileen kontratazioa sustatzea da.
Sestao Berrik Europar Batasunaren 40.000 euroko diru-laguntza jaso du Txabarri kaleko 33 eta 35 zenbakietan berreraikiko diren eraikinetako fatxada eta leihoei soluzio berritzaileak eskuratzeko. Datorren astelehenean, martxoak 16, Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da kontratu honen esleipena egiteko prozesuaren hasiera, 200.000 euroko kopuruarekin, eta horretara Europar Batasuna osatzen duten herrialde guztietako enpresek aurkeztu ahal izango dute.
Bergarak azaldu du 40.000 euroko diru-laguntza hori ohiko materialen eta material berritzaileen artean dagoen gain-kostuari dagokiola. Eta gaineratu du kontratazio prozesuaren baldintzak nahi irekiak direla ekoizleek eskain ditzaketen produktuei aukera emateko. “Merkatuan dauden material modernoenak bilatzen ari gara, berrikuntza eta garapen prozesu baten emaitza direnak”, esan du alkateak eta gainera du material aukera horren barruan esaterako, isolamendu ona bermatzen edota kondentsaziorik sortzen ez duten material birziklatuak egon daitezkeela.
Eskaintzak aurkezteko epea 52 egunez egongo da irekita. Kontratazio mahaiak Papyrus proiektuan Sestaorekin batera parte hartu zuten hiri bakoitzeko ordezkari bat izango du, hau da Torinoko (Italia), Osloko (Norvegia) eta Enzkreiseko (Alemaniako) bana eta Tecnalia enpresako aditu bat. Kontratazio mahaiak maiatzean proposatuko du herrialde bakoitzeko proposamen irabazlea.
Kontratuaren adjudikazioa uztailean egingo da eta Txabarri kaleko 33 eta 35 zenbakietako berreraikitze obrak datorren urtean hasiko dira eta baita proiektu honetatik kanpo geratu den 55. zenbakiko erakineko obrak ere. Hiru bloke hauek Txabarri-El Sol Birgaitze Integralaren proiektuaren 2. Fasearen barruan daude eta babes ofizialeko 27 etxebizitza berri hartuko dituzte. Eraikinak berreraikitzeko lehiaketaren enpresa irabazleak prozesu honetatik ateratzen diren fatxada eta leihoen instalazioa bere gain hartu beharko du.
Alkateak balio handia eman dio Sestao Berrik Txabarri-El Sol birgaitzeko Europar Batasunaren diru-laguntzak lortzeko egin duen lanari Papyrus proiektuaren 40.000 euroez aparte, Eusko Jaurlaritzak eta Udalak erdi bana sortutako elkarteak EU-GUGLE proiektuko milioi bat euro lortu jaso ditu berreraikitze jasangarriko proiektuetan gastatzeko. Programa honek hartuko duen jarduketako bat Txabarri kaleko 25, 27, 29 eta 31 atarien eraberritze integrala izango da, denak 1. Fasekoak, eta obrak apirilaren erdi aldera hasiko dira.
“Oso berri ona da bizi dugun egoera zail honetan beste administrazio batzuk ere estimu handian dituzten Europako diru-funtsak eskuratu ahal izana” adierazi du alkateak, eta gogoratu du Sestaok gaur egun Europak sustatzen dituen hiriak birgaitzeko proiektuetan protagonismo handia duela eta hemendik gutxira handitzea espero duela Udala beste ekimen batzuetan parte hartzea prestatzen ari dira.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14