Prentsa Aretoa
2015/03/04
Udalak Markonzaga ikastetxea handitzeko baimena eman du
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Markonzaga ikastetxean bi gela berri egingo ditu urteotan matrikulazioak gora egitearen ondorioz duen espazio falta konpontzeko
Sestaoko Tokiko Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak Markonzaga ikastetxean bi gela berri egiteko baimena eman dio. Handitze honekin ikastetxe honek azken urteotan matrikulazioak gora egitearen ondorioz duen espazio falta konponduko da. Egoera honek administrazio publikoak zenbait proiektu egitera behartu ditu arazoari aurre egiteko.
Ikastetxea handitzeko obrak datorren udan hasiko dira, 202.000 euroko kostua izango dute eta 16 asteko epea jartzen da obrak amaitzeko. Obra hauekin Eraikinaren patio bat itxi eta espazio horretan 45 metroko bi gela egingo dira, alturan eraikiko dira forjatuzko egitura batzuen bitartez. Handitze honekin eraikinaren azalerak 90.72 metro karratu gehiago izango ditu eta beraz eraikinak guztira 3.800 metro karratu izango ditu.
Obra hauek eginda, Markonzaga ikastetxeak izan duen espazio falta konponduko du eta kalitatezko irakaskuntza publikoa eskaintzeko behar dituen gelak izango ditu Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako zikloetan.
Haurrekola ikastetxetik beste eraikin batera eramatea
2005ean ireki zentetik, Markonzaga ikastetxeak etengabeko ikasle hazkundea izan du kurtsoz kurtso talde berriak jaso eta hezkuntza lerroak bat izatetik bi izatera pasatzean. Honek instalazioak etengabe modernizatzeko beharra ekarri du matrikulazio hazkunde honi erantzun ahal izateko, 2014-2015 ikasturtean 300 ikasle izatera iritsi da Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan.
2013an, esaterako, Udalak haur-eskola zerbitzua Markonzaga auzoko beste eraikin batera aldatu zuen 0 eta 2 urte bitarteko haurrek erabiltzen zituzten gelak libre uzteko. Era horretan urtero eman den espazio faltari aurre egiten diote. Bi gela berri hauek eginda espazio falta konpontzea aurreikusten da eta eskola egonkortzea.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14