SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/03/02

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko martxo osoan antolatu dira ekintzak Sestaon

Berdintasun Arloak erakusketak, hitzaldiak, antzezlanak, film emanaldiak eta solasaldiak antolatu ditu

rss Ezagutzera eman
Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko martxo osoan antolatu dira ekintzak Sestaon

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak martxo osorako antolatu ditu martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko ekintzak. Emakumeek gizartearen arlo bakoitzean duten papera ikusgarri bihurtzeko eta herritar guztiengana hurbiltzeko helburuarekin, honako ekintza hauek antolatu dira:

Martxoaren 6an, ostiralean, tailer bat antolatu da Musika Eskolan, “Martxoaren 8 anitz eta batu baten alde” izenekoa, Cony Carranzak eskainiko duena, eta Sestaoko emakumeak gonbidatzen dira parte hartzera. Haren helburua emakumeek elkar ezagutzea da, batzuen eta besteen ezberdintasunen gainetik beste gauza batzuek batzen gaituztela aitortzea, guztiok ditugu eskubide berdinak eta gure esku dago horiek lortzeko guztiok bat egitea.

Egun horretan bertan “Como como coco me descoco poco” antzezlana eskainiko du Teatro Que Madura taldeak. Ordu betez lagunak izatea zer den horri buruzko ideiak plazaratzen dira. Pertsonaia hauek adiskidetasunaren izenean zer egiteko kapaz diren erakusten dute eta espero dutena jasotzen ez dutenean zer gertatzen den.

Martxoaren 8, Emakumeen Nazioarteko Egunari begira, Udalak dei egiten die herritarrei Martxoan 8rako Koordinadora Feministak deitutako manifestazioan parte hartzera. Bilbon izango da, Arriaga Plazatik abiatuta, eguerdiko 13:00ean.

Martxoaren 9an, astelehenean, Sestaoko adinekoen udal Zentroko antzerki taldeak, Nuria Morán Cresporen zuzendaritzapean,  “Trenes a ninguna parte” antzezlana eskainiko dute.

Marxoaren 10ean, gizartean errotuta dauden estereotipoak hautsiko dituzte emakume ijitoek, "Antonia” laburmetraiarekin eta ondoren eskainiko den solasaldian. Bertan izango dira Tamara Clavería, Irakasle unibertsitate-ikasketak egin dituen ijito gaztea eta Tamara Esteve Flores, Malagako Ijitoen Idazkaritza Fundazioaren koordinatzailea.

Martxoaren 12an emakumeek politikan izan duten ibilbidea aztertuko da, “Las constituyentes” dokumentalaren emanaldiarekin. Bertan, diputatu eta senatari izan ziren 27 emakumeren testigantzak jasotzen dira, demokraziarako trantsizio garaian izan zuten paper protagonista azalduz. Ondoren, Udalean ordezkaritza duten alderdietako PNV, PSE-EE, EH-Bildu eta PP- lau ordezkarik hartuko du parte solasaldian, emakume politiko bezala izan duten esperientziari buruzko hausnarketa eginez.

Ekintza guzti hauen berri emateko Udalak 12.000 esku-orri editatu ditu, eta aste honetan etxeetako postontzietara bidaliko dira. Emakumeen Nazioarteko Eguna irudikatzen duen kartela Egoitz Sánchez Viñambres gazte sestaoarrak diseinatu du, eta Kasko Plazan kokatuta dagoen Langileari egindako Monumentua adierazten du emakume itxuran. Irudi horrek irabazi zuen Berdintasun Arloak deitutako lehiaketa, eta guztira 30 proposamen jaso ziren. Guztiak egongo dira ikusgai udal liburutegiko Aretoan martxoan zehar, herritarrek ikusi ahal ditzaten.