SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/02/25

Partzuergoarekin sinatutako akordioak 2 milioi euroko balioa duten 18 jarduketa ahalbidetu ditu

Egindako lanak Sestaoko auzo guztietara heldu dira

rss Ezagutzera eman
Partzuergoarekin sinatutako akordioak 2 milioi euroko balioa duten 18 jarduketa ahalbidetu ditu

ARGAZKIA JAITSI

2012 urtean Bilbao-Bizkaia Uren Partzuergoaren eta Sestaoko Udalaren artean sinatutako hitzarmenak udalerrian 2 milioiko inbertsioa egitea ekarri du eta azken bi urteotan hogei bat jarduketa egitea hiria eraberritzeko.

Josu Bergara alkateak eta Pedro Barreiro Uren Partzuergoko gerenteak hitzarmen horri buruzko balantzea egin dute gaur goizean eta bat etorri dira udalerrirako "oso positiboa” izan dela esaterakoan. Alkateak adierazi du laguntza honi esker Udalak obra garrantzitsu eta estrategikoak burutu ahal izan dituela krisiak jotako urte gogorrenetan, eta hori oso zaila izango zela Udalak benetan eskertzen duen diru-laguntza hori gabe.

Partzuergoaren zuzendariak bere aldetik azpimarratu du atxikita dauden udalerriekin konpromisoa dagoela eta Sestao kasuan konpromiso hori berezia dela Udalarekin elkarlanean egiten ari den lanari esker. Zentzu honetan, Barreiro jaunak adierazi du azken zortzi urteotan 3,8 milioi euro eman dizkiola Udalari eta adibide moduan jarri du 2012an emandako bi milioiek Sestaok saneamendu tasagatik biltzen duen diruaren erdia suposatzen dutela.

Hitzarmen honek sustatzen dituen hobekuntzak udalerriko auzo guztietara iritsi dira. 1.293.881 euro erabili dira Bide Nagusia, Juan Tomás Gandarias, Ignacio Zuloaga, Los Baños kaleak eraberritzen eta San Diego kalea etaSantaMaría parkearen arteko zatian zeuden traba arkitektonikoak kentzen. Partzuergoarekin sinatutako akordioak, era berean, Las Llanas kiroldegian egindako obren zati bati aurre egitea ahalbidetu zuen. Horrela, ekipamendu horretan inbertitu diren 1,5 milioi euroetatik Uren Partzuergoak 371.019 euro jarri ditu.

Hitzarmen honek hezkuntza zentroak eta argiteria publikoa bezalako zerbitzuetan ere hobekuntzak ekarri ditu. Ikastetxeetan 49.274 eurotan baloratutako obrak egin dira eta beste 110.795 euro erabili dira argiztapen zaharra kendu eta eraginkorrago jartzen.

Azterketak egitera 153.707 euro bideratu dira, honen barruan daude Las Llanas Zumarkalea, Francisco Llaseras, Autonomia, La Iberia eta Juan Tomás Gandarias kaleak eraberritzeko proiektuak, zaraten udal mapa eta kontsumo elektrikoaren kudeaketa eraginkorra egiteko azterketa bat. Azkenik, 55.473 euro inbertitu dira lau informazio-taula elektroniko instalatzeko.

Herritarrei jarduera honi buruzko informazioa emateko, Uren Partzuergoak, datozen egunetan,  Sestaoko etxe guztitara igorriko du esku-orri bat lagundu diren proiektuen balantzearen berri hauen atalkako desglose ekonomikoarekin.

Alkateak eskerrak eman dizkio Uren Partzuergoari udalerriaren eraberritze urbanistikoan izan duen parte-hartzeagatik eta bere gogoa agertu du aurrerantzean ere udalaren proiektuei laguntzen jarrai dezan. Honen harira, Pedro Barreiro jaunak adierazi du litekeena dela datorren legealdian lankidetza hitzarmen berri bat sinatzea Udalarekin udalerriaren modernizazio prozesuaren jarraitzeko.