SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/01/21

Bitartekaritza Unitateak itxitako %80 kasutan akordioa lortu zuen

El equipo de trabajo ampliará su actividad interviniendo en casos procedentes del Juzgado de Paz de Sestao

rss Ezagutzera eman
Bitartekaritza Unitateak itxitako %80 kasutan akordioa lortu zuen

ARGAZKIA JAITSI

Udaltzaingoaren Bitartekaritza Unitateak bi aldeen arteko akordioa lortu zuen itxitako 68 kasuetatik 55etan joan den 2014 urtean, eta horrek %80ko eraginkortasuna suposatzen du aktibitatearen txostenaren arabera. Txostena gaur goizean aurkeztu da Europako Bitartekaritza Eguna ospatzen den egunean bertan.

Lan-talde hau 2013an hasi zen lanean hiru udaltzainekin eta bere helburua auzokideen artean zeuden arazoei erantzuna ematea izan da bitartekaritza eta elkarrizketaren bitartez eta horrela auziek epaitegietarako bidea hartzea saihestea.

Iaz, Bitartekaritza Unitateak 71 espediente ireki zituen, horietatik 37 zaratek eragindakoak izan ziren, 11 auzoen arteko konponduezinak, 5 etxebizitzetan egindako obrak edo hezetasunak, beste 5 alokairuak ez ordaintzea, beste 5 animaliek eragindako arazoak, 4 usain txarrak eta zikinkeria eta azken 4ak adingabekoekin izandako arazoak.

Kasu bakoitzean bi edo hiru hilabeteko iraupena izaten duen lan-prozesu boluntario baten ondoren, agenteek itxitzat eman zituzten 68 espediente, eta horietatik 55 aldeen arteko akordioa lortu zuten.

Jose Luis Ahedo Udaltzaingoaren Bitartekaritza Unitatearen arduradunaren esanetan 13 kasu modu onean amaitzea lortu ez izanaren arrazoiak bi izan dira, bata arazoaren bi aldeek ikusi dutela bitartekaritza ez dela euren arazoaren irtenbidea eta bestea elkarrizketa prozesua hasi ondoren ez dela posible izan akordioa lortzea. Dena dela, adierazi du taldeak aldika kasu hauen jarraipena egiten duela arazoa ez larriagotzeko.

Josu Bergara Sestaoko alkatea pozik agertu da unitate honek ematen duen zerbitzuarekin eta uste du gaur aurkeztu diren datuek ikusita, unitateak mantendu eta lanean jarraitu behar duela. Honen harira esan du Udala pozik dagoela bitartekaritza talde honek egiten duen lanarekin, esku-hartzea duten komunitate gehienetan sortzen den tentsioa baretzen laguntzen duelako, ezin delako ahaztu auzokideen artean ematen diren liskar txikiek sarritan kaltetu egiten dutela ingurukoen bizitza kalitatea. Alkateak era berean adierazi du zerbitzu hau erabili duten herritarrek hartutako tratu ona eta izan duen eraginkortasuna helarazi diotela.

2015 urterako berrikuntzak
Prentsaurrekoa probestuz, Udalak 2015 urteari begira Udaltzaingoaren Bitartekaritza Unitateak izango dituen berrikuntzak aurkeztu ditu. Horietako bat Udaleko Lanpostuen Zerrendan izen-aldaketa egitea izan da, eta orain arte Udaltzaingoaren Bitartekaritza Unitatea izan dena aurrerantzean Gatazken Kooperazio-Kudeaketa Unitatea izena hartuko du. Izen berri honek ez du aldaketarik ekarriko taldearen funtzionatzeko moduan, honek bitartekaritza izango du tresna garrantzitsuena arazoak bideratzeko, nahiz eta gatazkak konpontzeko bestelako tresnak ere erabiliko dituen bitartekaritzak huts egiten duen kasuetan.

Era berean, Barakaldoko Epaile Dekanoaren oniritzia duen protokoloa idatzi da eta aurten jarriko da abian Sestaoko Bake Epaitegiak Bitartekaritza Unitatera bidera ditzan egoki ikusten dituen kasuak. Era honetan, udaltzainak herritarren arteko akordio lortzen eta elkarrizketaren bitartez ezadostasuna konpontzen saiatuko dira epai bidean dauden arazoetan (normalean arau hauste arinak).

Horretaz gain, Sestaoko Udaltzaingoaren gainerako agenteentzat bitartekaritza ikastaro bat antolatzea aurreikusten da udaltzainek bitartekaritza teknikak ikasi eta eguneroko jardunean praktikan jar ditzaten. Udala beste proiektu batean ere lanean ari da, adingabekoei zuzendua, zehapenak Bitartekaritza Unitateak emango dituen hitzaldi pedagogikoekin ordezkatzeko.