Prentsa Aretoa
2015/01/14
Foru Aldundiak milioi bat euroko diru-laguntza emango du La Paz auzuneko igogailuak ipintzeko
Udala dagoeneko lanean ari da proiektu honetan eta obrak hasteko esleipena urte honetan bertan egitea aurreikusten du
Bizkaiko Foru Aldundiak lankidetza-hitzarmena sinatu du Sestaoko Udalarekin La Paz Auzuneko igogailua egiteko milioi bat euroko diru-laguntzaz finantzatzeko. Hitzarmen honek aspaldian espero zen eta hain beharrezkoa den proiektua behingoz aurrera ateratzea ahalbidetuko du eta orografia aldetik hain konplikatua den auzunearen irisgarritasuna hobetzen lagunduko du. Udala dagoeneko lanean ari da proiektu honetan eta obrak hasteko esleipena urte honetan bertan egitea aurreikusten du.
Txabarri eta Bizkaia kaleen artean dagoen 20 metroko desnibel gogorra saihesteko bi igogailu eta oinezkoentzako bi gaineko pasabide egiteko proiektu egin da. Sistema honek bi kale hauen arteko komunikazioa ahalbidetuko du modu irisgarrian eta aldi berean La Paz auzuneko 11. zenbakiko lokalerako eta atarirako, Azeta kaleko 4. zenbakiko lokaletarako, Azeta kaleko 2. eta 4. zenbakietako atarietarako, Bizkaia kaleko 2. zenbakiko atarirako eta La Paz Auzuneko 8. eta 9. atarietarako sarbidea emango du.
Honekin batera Txabarri eta Bizkaia kaleen zatia eraberrituko da, kale hauei eragingo baitie igogailuen eta gaineko pasabideen sistemak eta baita Azeta kaleko 4. zenbakiko etxebizitzaren ondoan dauden bi eskailera zati eta arrapala. Gainerako urbanizazioa errespetatu eta sendotu egingo da
Gaur egun tokiak duen lorategi izaera ez galtzeko, obrak orube hori aurretik zegoen bezala uztea aurreikusten du.
Proiektuaren diseinuak muga egiten duten auzokideen ikuspegia modurik txikienean kaltetzen du, eta aldi berean lurzorua ahalik eta gutxien aldatu. Hori lortzeko, auzokideen ikuspegitik kanpo geratzen den igogailu eta gaineko pasabide sistema proiektatu da. Igogailuen altuerak eta gaineko pasabideen sestrak minimizatu egin dira, eta horrela auzokideek dituzten ikuspegiak ez dira kaltetuak suertatuko eta hauen intimitatea gorde egingo da.
Irisgarritasun arazoa konpondu eta ingurua berrurbanizatzeaz gain proposamen honek elkartzeko guneak sustatzen ditu toki berezi batzuetan, eta toki hauen ikuspegiagatik edo igogailuaren sarbidetik hurbil egoteagatik baliagarriak izan daitezke eta erabiltzaileek inguruarekin duten harremana hobetu. Egoteko toki hauek begiratokiak dituzte euskarri gisa atsedenleku gustagarriak sortzeko asmoarekin.
Proiektu honek 1.350.000 euroko kostea du. Horietatik 1.000.000 euro Bizkaiko Foru Aldundiak jarriko ditu, 150.000 euro Eusko Jaurlaritzak hiri-inguruetan irisgarritasuna hobetzeko diru-laguntzen bitartez eta gainerako udalaren aurrekontutik aterako da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14