SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/01/13

Udalak baimena eman die Carrefourren gasolindegia egin aurretiko lanei

Sestaoko Udalak hondeatze lanak egiteko lizentzia eman dio lurzorua deskontaminatzeko

rss Ezagutzera eman
Udalak baimena eman die Carrefourren gasolindegia egin aurretiko lanei

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak hondeatze lanak egiteko lizentzia eman dio Carrefour Norte S.L. enpresari merkataritza-gunearen ondoan dagoen partzela batean lurzorua deskontaminatzeko, bertan enpresa horrek gasolindegi bat jartzeko asmoa baitu. Tramite hau ezinbestekoa da Carrefour enpresak lurzoruaren kalitate kalifikazioa lortzeko Eusko Jaurlaritzaren aurrean gasolindegia jartzeko obrak egiten hasi aurretik.

Gasolindegiak 1.313 metro koadroko azalera hartuko du gaur egun bezeroek aparkatzeko eta aparkalekuz eta zirkulaziorako errepidez inguratuta dagoen gunean. Azpiegitura berri honek ordainketak egiteko kaseta, eguralditik babestuz gasolina hartzeko gunea estaltzeko markesina eta guztira zerbitzua emateko zortzi tutu malgu dituzten gasolina-hornigailuak jartzeko lau irlatxoak. Horretaz gain, bosgarren gasolina-hornigailua jartzeko aurre-instalazioa egingo da.

Gasolindegiak suteetatik babesteko zerbitzua, ibilgailuentzako ur eta aire hornigailua, salneurriak erakusteko monolitoa eta garbiketa egiteko hartuneak izango ditu. Gasolindegiko sarrera nahiz irteera merkataritza-gunearen barruko errepideak erabilita egingo da.

Carrefour enpresak proiektu hau bideratzeko aurreikusita duen aurrekontua milioi erdi euro ingurukoa da eta Udalak bere lurretan kokatuta dagoen enpresa horren erantzukizun soziala kontuan hartuta espero du sortuko diren lanpostuak udalerriko herritarrek betetzea. Aldi berean proiektu honek udalaren aurrekontuari gehituko zaizkion sarrera finkoak ekarriko dizkio urtero Udalari.