SESTAO

Prentsa Aretoa

2015/01/12

EAJ-PNVk ‘Tu Sestao Zurea’ jarri du abian udalerriaren etorkizuna hiritarrekin batera diseinatzeko

Herritarren iritzia funtsezkoa izanik, jeltzaleek harremanetarako hainbat ildo zabaldu dituzte herritarrek beren ideiak, proposamenak eta iradokizunak aurkez ditzaten

rss Ezagutzera eman

Sestaoko EAJ-PNVk ‘Tu Sestao Zurea’ izenburupean aurkeztu du herritarren proposamenak eta iradokizunak jasotzeko parte hartze prozesua, udalerriaren etorkizuna denon artean diseinatzera begira. Hurrengo asteotan, talde jeltzalea herriko elkarteekin batzartuko da eta kalean karpa bat jarriko du sestaoarren proposamenak eta iradokizunak jasotzeko, udalerriak hurrengo urteei begira izango duen garapena planifikatzea xede.

Sestaoko Euzko Alderdi Jeltzaleak betidanik defendatu ditu hurbiltasun baloreak eta hiritarrengandik hurbil egoteko konpromisoa. Duela lau urte hausnarketa prozesu sakona egin zen herritarrek Sestao nola irudikatzen zuten jakiteko. Lan haren fruitua izan zen herri egitasmoa orain planteatu nahi da oraingo egoera ekonomikora eta herrian nahi den garapen eredura moldatuz.

Prozesu horren barruan, abertzaleek sestaoarrek hainbat gairen inguruan dituzten iritziak ezagutu nahi dituzte; gai horiek dira, besteak beste, enplegu politikak eta prestakuntza, gizarte politikak, hirigintza, kaleak birmoldatzeko lanak, euskara, kultura, kirola, aparkalekuak, hiritarren segurtasuna eta herritarren intereseko beste gai batzuk.

‘Tu Sestao Zurea’ kanpainarako irudiak lehen planoan aurkezten du Josu Bergara Alkatetzarako hautagaia, hitz egiten ari diren pertsonez inguratua. Irudi honekin EAJk argi utzi nahi du Sestao duela goiburu eta helburu, eta herria herritarrek egiten dutela. Pertsonak dira udalerriari bizitasuna ematen diotenak, herri sentimendua elikatzen dutenak, Sestao herriak gogora ekartzen dizkigun ekimena, lana eta baloreak gorpuzten dituztenak, alegia. Horregatik guztiagatik, erabat ezinbestekoa da herritarren irizpideak ezagutzea, etorkizunerako politikak planteatzeko orduan.

Horrez gain, talde jeltzaleak honako bideak zabaldu ditu herritarrek beren proposamenak aurkez ditzaten:

Facebook: https://www.facebook.com/TuSestaoZurea

WhatsApp: 685 75 82 48

Helbide elektronikoa: tusestao@eaj-pnv.eus

Karpa kalean: urtarrilaren 24 eta 31n eta otsailaren 6, 7, 13 eta 14an 

Bilerak elkarteekin: Urtarrilaren 19, 20, 21, 22 eta 23an eta martxoaren 9, 10, 11, 12 eta 13an

EAJ-PNVren lokala: Aizpuru kalea, 1. zenbakia (Landa baserria, Charro tabernaren ondoan). Urtarrilaren 29an irekiko da eta zabalik egongo da astelehenetik ostiralera bitartean, 17:00etatik 20:00etara

SestaoGO! bilerak pentsamolde ezberdina duten herritarrekin: urtarrilaren 23 eta 30ean 

Batzokiko posta helbidea: Iparragirre kalea, 2. Zenbakia; 48910 Sestao