SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/12/26

Udalak beste 23 pertsonari eman die etxez etxeko laguntza zerbitzua

Flori Nuñezek azpimarratu du gobernu taldeak duen konpromisoa eta egindako ahalegin ekonomikoa zerbitzu honetan dagoen itxaron zerrenda murrizteko

rss Ezagutzera eman
Udalak beste 23 pertsonari eman die etxez etxeko laguntza zerbitzua

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak 23 pertsona berri hartu ditu Etxean Laguntzeko Zerbitzuan eta laguntza horretan urtean 141.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak.

Tokiko Gobernu Batzordeak abenduaren 23an egindako bileran Etxean Laguntzeko Zerbitzuan 23 kasu horiek sartzea onartu zuen. Horietatik 19 mendekotasunik ez duten pertsonen zerrendakoak dira eta gainerako 4ak mendekotasuna duten zerrendatik, zerrenda hau hutsik geratu delarik erabaki hau hartu ondoren. Batzar horretan bertan gobernu taldeak ordutegia luzatu dio erabiltzaile bati.

Flori Nuñez Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduak Ataleko zinegotziak, beste behin ere azpimarratu du azken urteotan gobernu taldeak duen konpromisoa eta egindako ahalegin ekonomikoa zerbitzu honetan dagoen itxaron zerrenda murrizteko.

Zentzu honetan, Nuñez andreak gogoratu du 2011ko amaieran gizarte zerbitzuek 141 pertsona-21 mendekotasuna zutenak eta 120 mendekotasunik gabeak- zeudela etxeko laguntza zerbitzuko itxaron zerrendan. “hiru urte beranduago itxaron zerrenda 52 lagunek osatzen du, guztiak laguntzarik behar ez dutenak eta mendekotasunik gabeak, izan ere gure lehentasunetako bat bere kabuz baliatzen ez diren herritarren kolektiboari erantzutea izan baita".

23 erabiltzaile berri hauekin, Udalak 156 pertsonari ematen dio zerbitzua. Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduen zinegotziak azpimarratu du 2015ean inbertsioa mantendu egingo dela itxaron zerrenda horri beste “haginkadatxo” bat emateko.