Prentsa Aretoa
2014/12/10
Indarkeria sexistaren aurrean Erakunde arteko Jarduera eta Koordinaziorako I. Protokoloa sinatu dute Udalak, Ertzaintzak eta Osakidetzak
La semana pasada echó a rodar con una reunión de la comisión técnica
Dokumentu hau joan den azaroaren 25ean egindako Osoko Bilkuran berretsi zen, eta gizarteak bizi duen arazo larri honek eragindako emakume biktimei arreta ematen dieten erakunde bakoitzaren eskumenak antolatzen dira.
Josu Bergara Sestaoko alkateak adierazi duenez, protokolo honen helburua “erakundeen aldetik arreta egokia, espezializatua, azkarra, koordinatua, eraginkorra eta kalitatekoa eskaintzea da, eta indarkeria hau jasaten duten emakumeei egokitua, eta ez alderantziz. Protokoloa ibilbide-orri osoa da, jarduketa-ardatzen arabera antolatuta, eta administrazioei egitekoak argitzen dizkiguna, baina alde guztietatik erakutsi dugu lanerako borondatea eta egoki burutzea espero dugu" adierazi du alkateak.
Guztira sei dira dokumentu honen helburuak, eta Vicente Arenillas Sestaoko Ertzain-etxearen Nagusiak eta Julen Ballesteros San Eloy Ospitaleko kudeatzaileak sinatu dute. Helburu horien artean, honakoak ditugu: indarkeria sexista goiz antzematea, aurre hartzea eta ezabatzea, erakunde arteko lankidetza hobetzea, erakunde sinatzaileek ematen duten arreta, laguntza integrala eta babesa hobetzea, eta bertako profesionalen konpetentzien prestakuntza espezializatua sustatzea, indarkeria sexistaren alorreko osoko arretarako zerbitzu eta baliabideen eraginkortasuna hobetzea, eta azkenik, indarkeria sexista betikotzen duten gizarte-egiturak eta kultura-estereotipoak erauztea.
Protokolo hau sinatuta, erakundeek biktimei arreta emateko konpromisoa ere hartzen dute, salaketa jarri izan ala ez, hurbiltasun emozionala eta geografikoa ezarriz, beraren errealitatea ezagutuz. Era berean, erantzun azkar, profesional eta eraginkorra emango dute, zeharkako biktimizazioa (indarkeria sexista jasaten duten pertsonen aurkako tratu txar osagarria, organismo arduradunek egindako esku-hartzearen gabezien ondorio zuzenagatik edo zeharkakoagatik, bai eta beste eragile batzuen jarduketa okerrengatik) saihestuko duena. Era berean, biktimei segurtasuna eta babesa eskaintzeko beharrezko diren bitartekoak jartzea ere bermatuko da.
Indarkeria sexistatzat jotzen da sexua dela eta, emakumeen aurka egiten den edozein bortxazko ekintza, kalte fisiko, sexual edo psikologiko, edota emakumearen sufrimendua eragiten duena edo eragin lezakeena, bai eta halako ekintzak egiteko mehatxuak, hertsatzeak, eta askatasuna arbitrarioki kentzea ere, izan bizitza publikoan, izan bizitza pribatuan.
Protokoloan ezarritako xede eta helburuak betetzeko bi batzorde eratu dira, bata teknikoa eta bestea politikoa.
Batzorde Teknikoak izan du bere lehen bilera joan den astean. Sestaoko Udaleko Berdintasun teknikariak, Udaltzaingoaren kide batek, gizarte laguntzaile batek, Ertzaintzaren ordezkari batek, Osakidetzako hiru ordezkarik eta Barakaldoko Emakumearen aurkako Indarkeriaren arloko Epaitegiko kide batek osatua dago. Talde honek, bestelako eginkizunen artean, egindako aktuazioak aztertu eta ebaluatuko ditu, estatistiken azterketa egingo du, formazio arloko beharrizanak detektatuko ditu politikoei bideratzeko, protokoloa hobetzeko neurriak proposatuko ditu ematen den kalitatea hobetzeko, eta azkenik protokoloak urte osoan izan duen jardunari buruzko txostena egingo du, aldekoak eta aurkakoak adieraziz.
Batzorde politikoa politikoek osatuko dute edo sinatzen duten zerbitzuetako edo erakundeetako bakoitzak duen kargu arduradunek. Horien eginkizunen artean, Protokoloa ezartzeko eta haren jarraipena eta ebaluazioa egiteko beharrezko baliabideak ezartzea, giza baliabideak, ekonomikoak eta teknikoak, egun dauden zerbitzuen estaldura hobetzea, eta beharrezkoa bada, baliabideak berrantolatzea edo sortzea, estrategiak diseinatzea eta ekintzak bultzatzea, indarkeriaren detekzio goiztiarra eta esku-hartzea hobetzeko, urtero formazio-ekintzak sustatzea, e.a.
Julen Ballesteros, San Eloy Ospitaleko gerenteak azaldu duenez, Osakidetza da herritarrengandik hurbilen dauden erakundeetako bat, “euskal geografian osoan zabalduta dauzkagulako anbulatorioak, osasun-etxeak eta ospitaleak”, eta horiei esker geu gara lehenengoetakoak indarkeria matxista kasuak detektatzen”.
Eta azkenik, Vicente Arenillas Sestaoko Ertzain-etxearen Nagusiak adierazi du Ertzaintzak duela 12 urtetik hona baduela indarkeria sexista jasaten duten emakumeei arreta emateko prozedura bat, eta horregatik, oraingo egitekoa prozedura hori protokoloan txertatzea izango da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14