SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/12/02

Sestaoko Udalak eta Merkatarien Elkarteak Ilusioz Sestao kanpaina jarri dute abian

Udalak eta Merkatarien Elkarteak bat egin dute berriro kanpaina hau abian jartzeko

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak eta Merkatarien Elkarteak Ilusioz Sestao kanpaina jarri dute abian

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak eta Merkatarien Elkarteak bat egin dute berriro, eta “Ilusioz Sestao” kanpaina jarri dute abian. Ekimen honen bidez, abenduko hilabete honetan herriko denda eta tabernetan kontsumoa bultzatu nahi da.

Herriko alkate Josu Bergarak adierazi duenez, Sestaoko Udalaren eta Merkatarien Elkartearen arteko giro on eta lankidetzarako gogoan du sorrera kanpaina honek. Horrela, “udazkeneko Sestaobonuak kanpaina amaituta, eta arrakasta handiz gainera, Sestaon gabon jaietako erosketak herrian bertan egitea sustatzeko beste ekintza bat burutzea aztertu zen, sektoreak bizi duen egoera zailetik ateratzeko languntza moduan, eta horrela sortu zen “Ilusioz Sestao” izeneko kanpaina”, adierazi du alkateak.

Bergarak adierazi bezala, kanpaina “oso indartsua” izango da, eta berau bultzatzeko 40.000 euro bideratuko dira. Gainera, jarritako helburua lortzeko baditu pizgarri batzuk, horietako nagusiena 4.500 euro arteko balioa duten oparien banaketa, guzti hori herriko ekonomiaren onerako izango delarik, erosketak herriko dendetan egin beharko baitira.

“Ilusioz Sestao” kanpainak zenbait ekintza izango ditu, abenduaren 5etik 19ra bitartean burutuko direnak. Merkataritza arloko zinegotzi Ainhoa Basabek azaldu duenez, “aurreko asteetan 450 eskutitz bidali dira herriko merkatari, ostalari eta profesionalei, elkarteko kide izan ala ez, eta kanpaina honetan parte hartzeko gonbitea luzatu zaie”.

Kanpainari hasiera emateko pintxo lehiaketa egingo da, abenduaren 5etik 13ra bitartean. Merkatarien Elkarteko presidente Fernando Miravallesek adierazi du 14 establezimenduk berretsi dutela parte hartzea, nahiz eta hurrengo egunetan 25era arte heltzeko esperantza duten. Parte hartzen duten tabernek lehiaketara aurkezten duten pintxoa euro batean eskainiko dute, herritar guztiek dastatu dezaten laguntzeko. Pintxo lehiaketan irabazle gelditzen den tabernak 300 euroko saria jasoko du, eta bigarrenak 150 euro.

Abenduaren 12, 13 eta 14an karpa bat jarriko da Kasko plazan, herriko dendek "oulet" prezioetan jar ditzaten beren produktuak. Gaurko egunera arte hamar bat dendak eman du izena, hala ere Merkatarien Elkarteak kopuru hori igotzea espero du egunak iritsi aurretik. Beste karpa txikiago batean lehiaketan parte hartzen duten pintxoak dastatu ahal izango dira.

Azken ekintza abenduaren 19an izango da, eta moda pasarela bat izango da, bertan herriko amateur modeloek desfilatuko dute, Sestaoko dendetan saltzen diren artikuluen eta zerbitzuen sustapena eginez. Pasarela hau Las Llanas frontoian jarriko da, eta sariak emango zaizkie gizonezko eta emakumezko modelorik onenei, haur eta helduen kategorian, eta ikusle guztien artean bi “look-aldaketa” zozketatuko dira. Miravallesek jakitera eman duenez, 14 dendak eman du izena ekimen honetan parte hartzeko.

Kasko plazan informazio gune iraunkorra egongo da jarrita, kanpaina honi buruzko argibideak eman eta zalantzak argitzeko bertaratutako edonori. Stand hori abenduaren 9tik 19ra bitartean egongo da zabalik, arratsaldeko 17:00etatik 20:30etara, eta bertan eman beharko dute izena pasarelan modelo gisa desfilatu nahi duten guztiek. Gainera, informazio puntu honetan bertan entregatu ahal izango dira egun horietan zehar Sestaon egindako erosketetan 10 eurotik gorako ticketak (supermerkatuetakoak izan ezik), 100 euroko 25 txartelen zozketan parte hartzeko.

Kanpaina honi esker, Ainhoa Basabek dioenez, ia hiru asteburutan zehar Sestao ekintzaz lepo egongo da, eta benetan ere herriari ilusioa ekartzea espero du.