Prentsa Aretoa
2014/11/21
Deustuko Unibertsitateko Ikasleek ideiak emango dituzte La Iberia kalea hirigintza eta gizarte arloan eraberritzeko
Sestaoko Udalak ikasle talde bati erronka bota dio
Sestaoko Udalak unibertsitateko ikasleengan jo du udalerriarentzako ideia berrien bila. Horrela, datozen lau hilabeteetan, Deustuko Unibertsitateko ikasle talde batek La Iberia kaleko behe aldea hirigintza eta gizarte arloan eraberritzeko diseinua egingo du. Ekimen honi esker, ikasleek formazio aldian klasean jaso dituzten ezagutzak praktikan ipintzeko aukera izango dute, eta horren bidez Sestaoko Udalak aurreneko ideia batzuk izango ditu espazio hau aurrerago eraberritzeko.
Udala Démola Basque Country izeneko berrikuntza-proiektuaren bitartez murgildu da ekimen honetan. Programa honek enpresa pribatuak eta erakunde publikoak unibertsitateekin harremanetan jartzen ditu ikasleek planteatzen diren erronken aurrean soluzio berritzaileak eman ditzaten.
Sestaori dagokionean, Udalak diziplina-anitzeko ikasle talde bati La Iberia kaleko behe aldea hirigintza eta gizarte arloan eraberritzeko proiektua aurkezteko erronka bota dio. Leire Corrales Hirigintzako zinegotziak, taldeari azaldu dio udalerriaren alde hau nahiko txarto aprobetxatuta dagoela nahiz eta lurzoruak garatzeko aukera handia duen, eta horregatik Udalaren asmoa espazio hau Sestaoko herritarrentzat berreskuratzea daela.
Auzoak duen irisgarritasun eskasa, abandonatutako lur-zoru industrialak izatea, etxebizitza zahar ugari egotea eta Sestaoren eta ibaiaren artean Bilbo-Santurtzi burdinbideak sortzen duen hezia dira ikasleek kontuan hartu beharreko arazoak honi guztiari konponbidea emateko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14