Prentsa Aretoa
2014/11/17
Sestaok Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna, ospatzeko ekitaldiekin hasiko da aste honetan
Udala herritarrak sentsibilizatzen ahaleginduko da hauek arazo sozial larri honen kontra konpromiso pertsonala har dezaten
Udalak gaur goizean aurkeztu ditu udalerrian antolatuko diren jarduerak Azaroaren 25a, Emakumeen kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna ospatzeko. Bi aste iraungo duen programazio honekin, Udala herritarrak sentsibilizatzen ahaleginduko da hauek arazo sozial larri honen kontra konpromiso pertsonala har dezaten eta aldi berean indarkeria sexistaren kontrako konpromiso kolektiboa eraikitzea ahalbidetzeko.
Xede horrekin, egingo den jardueratako bat udalerriko zenbait tokitan zehar puntu lila duen karpa ibiltaria instalatzea izango da. Stand honen helburua herritarrei emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiteko konpromisoa eskatzea da. Espazio honetan emakumeek jasan dituzten giza-eskubideen urraketa larriei buruzko informazioa emango du hezitzaile batek. Etxeetan jartzeko puntu lilak ere banatuko dira, txapak banatuko dira eta herritarrek indarkeria sexistari arbuiatuz ideiak eta esaldiak jasotzen dituzten mezuak bilduko dira. Karpa jarrita egongo da ostiral arratsaldean San Pedro Plazan 17:00etatik 18:30era eta La Pela kalean 19:00etatik 20:30era, eta larunbat goizean Hiru Kontseiluen Plazan 11:00etatik 12:30era eta Kasko Plazan 13:00etatik 14:30era.
Programazioaren barruan gazteentzako jarduera bereziak egongo dira. Horretarako, azaroaren 21 eta 22an 15 eta 29 urte bitarteko neskentzat autodefentsa tailerra antolatuko da. Tailer hori Isabel Bernalek emango du Neba-Neba elkartearen lokaletan. Proposamen interesgarria izango da baita mugikorraren bidezko errespetuz ligatzeko tailerra. Liburutegian egingo da azaroaren 28an arratsaldeko 6etan eta bertan watssapa, Facebooka eta gazteek erabiltzen dituzten bestelako aplikazioekin zerikusia duten alderdiak landuko dira.
Era berean, azaroaren 29an Zumarragan ospatuko den Beldur Barik topaketara joateko doako autobusak antolatuko dira Sestaotik. Gazten programazioarekin amaitzeko, abenduaren 2an, 18:30etan, Udaletxean Beldur Barik herriko txapelketaren sari banaketa egingo da. Txapelketa hau honako honetan datza: neska eta mutilek taldeka beraiek egindako bideoak egingo dituzte, eta bideo hauek erakutsiko dute nola egiten dioten aurre emakumeek jasaten duten ezberdintasun egoerari, horretarako errespetuan, berdintasunean, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeria sexistaren arbuio irmoan oinarritutako jarrera eta portaerak erakutsiz. Aurten 5 proposamen aurkeztu dira eta 250 euroko bi sari daude.
Larunbatean, azaroak 22, Indarkeri Sexistaren Aurkako Ibilaldiaren 15. edizioa burutuko da. Jarduera hau Ezkerraldea eta Meatzetako Emakumeen Koordinadorak antolatzen du. manifestazioa Barakaldon hasiko da goizeko 11:00etan eta Sestaon amaituko da 13:00etan.
Larunbatean, azaroak 22, Berdintasunaren aldeko Sestaoko Emakumeen Foroak beilaldi poetiko-soziala antolatuko du Amatza Abesbatzaren eta beste zenbait emakume talderen eskutik Santa Maria Eleizan 19:30etik aurrera.
Astelehenean, azaroak 24, zenbait partaidek osatutako mahai-inguruan, indarkeria sexistak emakumearen arabera alderdi ezberdinak dituela erakusten saiatuko da Udala. Kasu honetan indarkeriak emakume gazteei, desgaitasun fisikoak dituzten emakumeei eta emakume etorkinei eragiten diela aztertuko da. Hitzordua liburutegian izango da 18:30ean eta bertan Arantza García, Liz Quintana eta Carmen Azconak parte hartuko dute.
Azkenik eta programazioari amaiera emateko, azaroaren 25ean erakunde mailako ekitaldia egingo da “Sestaok ezetza esaten dio indarkeria sexistari” manifestu ofiziala irakurriko da. Ekitaldi honek azaroko osoko bilkurarekin bat egingo duenez, alderdi politikoek eten bat egitea adostu dute ekimen ofizial horretan parte hartzeko.
"Sestaon ezetz esaten diogu irmoko emakumeen aurkako indarkeriari eta horregatik, aurten ere, bat egiten dugu egun honen omenaldiarekin gero eta jarduera eta egun gehiago hartzen duen programazio zabal baten bidez” adierazi du Flori Nuñez Berdintasuna ataleko zinegotziak, eman duen prentsaurrekoan.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14