SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/11/14

Sestaoko Euskara sailak bi irteera prestatu ditu Olentzeroren Etxea familian ezagutzeko

Txango hauek abenduaren 13an eta 14an izango dira

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Euskara sailak bi irteera prestatu ditu Olentzeroren Etxea familian ezagutzeko

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak, Euskara Sailaren bitartez, bi irteera antolatu ditu Mungian Olentzeroren Etxea ezagutzeko. Txango hauek abenduaren 13an eta 14an izango dira, eta familiei zuzenduta daude, Gabon aurreko garai honetan beren seme-alabekin arratsalde alai bat pasa dezaten.

Olentzeroren Etxean izango diren bisita gidatuak bi ordu inguru irauten du eta 16:15ean hasiko dira. Sestaotik Mungiarako bidaia autobusez egingo da. Egun bakoitzean autobus bat aterako da 15:30etan Kasko Plazatik.

Autobuseko txartelaren prezioa 5 eurokoa da pertsona bakoitzarentzat. Udalak Olentzeroren Etxeko sarrerak ordainduko ditu. Txartelak erreserbatzea eska daiteke Gaztelekun (La Iberia z/g), abenduaren 9an eta 10ean. Ahalik eta ume gehien joan ahal izateko, ume bakoitzeko pertsona heldu bi bakarrik joan ahal izango dira. 2 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.

Jarduera honen bidez, adin txikiko seme-alabak dituzten familiek aisialdia euskaraz burutzea nahi du Sestaoko Udalak. Horrela, Eguberri egunerako 10 egunen faltan haurrek Olentzero ezagutu ahal izango dute, eta abenduaren 24tik 25era bitarteko gauerako eskariak egin ahal izango dizkiote.