SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/11/13

Adineko Pertsonen Zentroak elkartasun azoka antolatu du Elikagaien Bankurako

Azoka Kasko plazan ospatuko da goizeko 11k eta arratsaldeko 6ak artean

rss Ezagutzera eman

Sestaoko Conde Balmaseda plazako adineko pertsonen udal zentroak larunbat honetan elkartasun azoka bat antolatuko du udalerrian elikagaien zentroa kudeatzeaz arduratzen den San Vicente Paúl elkartearentzat dirua biltzeko.

Aurten bigarren urtez jarraian egingo den azokako hau jarduera berriak antolatzen zalea den erabiltzaile talde baten ekimena da, eta kasu honetan, premia duten pertsonei laguntzeko elkartasun ekimena egitea bururatu zitzaien.

Azoka Kasko plazan ospatuko da goizeko 11k eta arratsaldeko 6ak artean. Salgai jarriko diren artikulu guztiak bigarren eskukoak dira eta proiektu hau modu altruista batean laguntzen duten partikularrek eman dituzte. Batez ere emakumeen, gizonen eta haurren arropa bilduma nabarmendu behar da, baina liburuak, poltsak, zapatak, jantzi-osagarriak, panpinak eta lanparak ere egongo dira.