Prentsa Aretoa
2014/11/07
Udalak, eskariari erantzunez, 80 plaza gehiago eskaintzen ditu kirol ikastaroetan
Plaza kopurua gehituta, Udal Kirol Zerbitzuak eskainitako helduentzako programan hogei bat modalitate ezberdin eskaintzen dira, guztira 50 bat talde eta 2.000 plazatik gora
Sestaoko Udalak, azaroko hilabetearen hasierarekin batera, handitu egin du Las Llanas eta La Benedicta kiroldegietan eskaintzen diren kirol ikastaroen kopurua, 80 plaza gehituta.
Pilatesen hiru talde berri sortu dira, eta 16 plaza daude bakoitzean. Las Llanas kiroldegian astearte eta ostegunetan sortu da taldea, 18:15etan, eta beste bat asteazken eta ostiraletan, 20:05ean. La Benedictan ordutegi berria izango da astearte eta ostegunetan, 17:30ean.
Fit pilates aurreko denboraldian hasi zen eta harrera ona izan du. Modalitate hau da indartu denetako bat, 16 plaza gehiagorekin astearte eta ostegunetan, goizeko 9:30etan, Las Llanas kiroldegian.
Azkenik, gimnasia arineko talde berri bat sortu da Las Llanas kiroldegian, astearte eta ostegun arratsaldeetan, 15:15etan. Talde honetan ere 16 plaza eskaintzen dira.
Euskara, Gazteria eta Kirol arloko zinegotzi Igor de Pablosek azaldu duenez, neurri honekin bere sailean "ahalegin bat egin nahi izan da denboraldi honetan zenbait modalitatetan egon den eskariari erantzuteko, izan ere horietako batean itxaron zerrendan ere jendea baitago”.
Plaza kopurua gehituta, Udal Kirol Zerbitzuak eskainitako helduentzako programan hogei bat modalitate ezberdin eskaintzen dira, guztira 50 bat talde eta 2.000 plazatik gora.
Aholkularitza zerbitzua
Hilabete honetan abian jarri den beste zerbitzuetako bat izan da banakako aholkularitza zerbitzua, ikastaroak egiten dituztenei zuzendua, abonatu eta erabiltzaile guztiei orokorrean, osasun parametroetan kirola praktikatzeko era baten bila ari direnei, pertsona bakoitzaren gaitasun, ahalbide eta interesetara egokituagoa. Aholkularitza zerbitzua La Benedicta kiroldegian dago kokatuta eta udal langile batek emango du zerbitzu hori.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14