Prentsa Aretoa
2014/11/03
Udalak Autonomia kalea eraberritzeko lanei ekingo die azaroan
Autonomia kalea konponduta 150 metroko zatia hobetuko da eta horrekin ur-hornikuntza eta saneamendu sarea berrituko dira, traba arkitektonikoak kentzeko espaloiak eraberrituko dira eta errepidea berriro asfaltatuko da
Sestaoko Udalak hilabete honetan hasiko ditu Autonomia kalea eraberritzeko lanak, Concepción Arenal eta Marcos Grijalvo kaleen arteko zatian. Hiria eraberritzeko jarduera honen kostua 425.000 eurokoa da, eta honek %20ko aurrezkia suposatzen du pasa den uztailean lizitazio prozesua hasi zenean ezarrita zeukan hasierako prezioarekin alderatuta. Proiektu honekin Udalak Kueto auzoa modernizatzeko konpromisoari eusten dio. Auzo honetan, gainera, gizarte zentroa eraberritzen ari da une honetan horretarako 2,5 milioi euroko inbertsioarekin.
Autonomia kalea konponduta 150 metroko zatia hobetuko da eta horrekin ur-hornikuntza eta saneamendu sarea berrituko dira, traba arkitektonikoak kentzeko espaloiak eraberrituko dira eta errepidea berriro asfaltatuko da.
Josu Bergara Alkateak gogorarazi du proiektu hau “oso beharrezkoa dela” eta gaineratu du “Autonomia kaleak desnibel handia duela, espaloiak denboraren joan etorriarekin higatu eta jendea erori egin dela, batez ere negu partean eta losak eguraldiagatik irristakorrago daudenean".
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14