SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/10/30

Udalak komertzio txikia modernizatzeko diru-laguntza lerroa sortu du

Udalak 15.000 euroko inbertsioa egin du

rss Ezagutzera eman

Sestaoko Udalak diru-laguntza programa bat sortu du hirigunean dauden establezimendu komertzialen modernizazioa eta eraberritzea sustatzeko. Josu Bergara udalerriko alkateak, azaldu duenez “proiektu hau merkatari txikiei laguntzeko asmoz sortu da, kontsumoa jaistearen ondorioz sektore honek bizi duen une konplikatu honetan komertzioak eraberritu eta materiala erosteko aukera izan dezaten". Gobernu taldeak Merkatarien Elkarteari aurkeztu dio ekimen hau eta honek oniritzia eta aldekotasuna eman dio.

Deialdiaren oinarriak ostiralean argitaratuko dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialean eta horrela komertzioek azaroaren 1etik 15era arteko epea izango dute eskabideak Udalaren Erregistroan aurkezteko. Komertzio guztiek diru-laguntza programa honen informazioa izan dezaten gaur, osteguna, eskuan ematen ari dira informazioaren laburpena establezimendu guztietan.