SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/10/27

Sestaoko Udalak hiru segurtasun kamera jarriko ditu Kasko Plazan

Udaltzaingoak Kasko plazaren azpiko aparkalekuaren sarrera-irteerak hobeto kontrolatu nahi ditu eta erdiguneko bidegurutzeak grabatu

rss Ezagutzera eman
Sestaoko Udalak hiru segurtasun kamera jarriko ditu Kasko Plazan

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak, hiritarren segurtasuna hobetzeko lan-estrategiarekin jarraituz eta udalerria herritarrentzat leku lasaiagoa egiteko asmoz, bideo-zaintza kamerak jarriko ditu Kasko plazan. Proiektuaren helburua bikoitza da. Batetik, Udaltzaingoak Kasko plazaren azpiko aparkalekuaren sarrera-irteerak hobeto kontrolatu nahi ditu eta bestetik, erdiguneko bidegurutzeak grabatu, hauek baitira udalerrian arazo gehien sortzen dituztenetakoak.

Hiru kamara jarriko dira eta Castaños Eraikinean, Liburutegian eta Udaletxean. Udala hauek erosteko pausuak ematen hasi da eta uste du abenduaren hasieran jarrita eta funtzionatzen egongo direla. Udalak 15.000 euroko inbertsioa egingo du kamera hauek erosteko eta hauek jasotako irudiak Udaltzaingoaren polizia-etxean jasoko dira zuzenean.

Ekipo hauen ezaugarri nagusia da 360 graduko ikuseremua izango dutela, eta jarrita dauden lekutik ikuseremu horretan gertatzen den guztia jaso ahal izango dute. Gainera gauez zein egun argiz irudiak argi hartzeko kalitate nahikoa izango dute, eta duten sentsorea prestatuta dago farolen argia leundu eta irudien desitxuratzea saihesteko.

Kaskoan jarriko diren kamerak herri-bidean jartzen diren bosgarrenak dira. Gaur egun kamerak daude La Iberia, Hiru Kontzejuen Plazan, El Sol Parkean eta Antonio Trueba kaleetan.

Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren estatistikak udalerrian ematen diren delituak gutxitzen ari direla dioten unean egiten ari da kamera hauen instalazioa. Egia esan, Sestaon urteko lehen seihilekoan eman diren delitu eta arau hausteak %19 gutxitu dira iazkoekin alderatuta. Beherakada hori gorabehera, gobernu taldeak irmo jarraitu nahi du segurtasun plana hobetzeko lanean eta hori dela eta herritarren segurtasuna hobetuko duten inbertsio berriak egiten jarraituko du.