Prentsa Aretoa
2014/10/22
Udalak formazio ikastaroa eskainiko die 20 pertsonari, Portuan lan egiteko
Izena emateko eta agiriak aurkezteko epea urriaren 27tik azaroaren 7ra arte zabalik egongo da Behargintzan
Sestaoko Udalak, enplegua sustatu eta langabetuen artean enplegagarritasuna hobetzeko estrategiaren barruan, akordio batera heldu da Bilboko Portuarekin portuen kudeaketari buruzko ikastaroa emateko.
Formazio horri esker Sestaoko herritarrek portuetako enpresetan burutzen den lanarekin lotura zuzena duten arloetan trebatzeko aukera izango dute, hala nola logistika, intermodalitatea, salgaien kudeaketa, industri—segurtasuna, portuen estrategia, portuetako jarduerak eta zerbitzuak.
Ikastaroa 200 ordukoa izango da eta interneteko plataforma bidez online egingo da. Izena emateko eta agiriak aurkezteko epea urriaren 27tik azaroaren 7ra arte zabalik egongo da Behargintzan, eta zalantzen argibideak ere bertan eskainiko dira. 20 plaza dira eskaintzen direnak, eta langabetuek izango dute lehentasuna.
Ikastaroa egitean laguntza teknikoa izango da edozein arazo informatiko konpontzeko, eta bide-ingeniaritzan doktore den irakasle batek tutoretza egingo du, zalantza guztiei 24 ordu baino lehenago erantzunez. Dinamizazio-talde bat ere izango da, formazioan zehar aurrera egin ezinik gelditzen diren pertsonei laguntzeko.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14