SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/10/21

Udalak eta Merkatarien Elkarteak 2.700 merkataritza bono jarriko dituzte salgai bihar

27.000 euroko inbertsioa egingo da, iazko maiatzeko eta ekaineko edizioan egindakoa baino 10.000 euro gehiago

rss Ezagutzera eman
Udalak eta Merkatarien Elkarteak 2.700 merkataritza bono jarriko dituzte salgai bihar

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak eta Merkatarien Elkarteak 2.700 merkataritza bono jarriko dituzte salgai bihar. Txartel horiek, aurreko edizioetakoek bezala, 20 euroko balioa izango dute, dendan egiten den erosketaren balioa 30 eurokoa bada ere. Ekimen honen bidez bi erakunde hauek tokiko merkataritzan kontsumoa sustatu nahi dute Gabonetako kanpainaren aurreko asteetan zehar. Programa honen inpaktu ekonomikoa, beti ere txartel guztiak saldu eta erabiltzen badira, 81.000 eurokoa izango da, Sestaoko merkataritza denda txikietan sartuko dena.

Ainhoa Basabe Merkataritza zinegotziak esan du ekimen honen gastuei aurre egiteko diru-partidak diru gehiago izango duela “Sestaoko familia gehiagok izan dezan bono honek eskaintzen dituen abantailez probesteko". Zehatz-mehatz 27.000 euroko inbertsioa egingo da, iazko maiatzeko eta ekaineko edizioan egindakoa baino 10.000 euro gehiago. Horren ondorioz salgai jarriko diren bonoak 1.700 izatetik 2.700 izatera pasatuko dira.

Txartel hauek jendearen eskura egongo dira Caja Rural de Navarra banketxeko bulegoan. Pertsona bakoitzak bi NAN txartel aurkeztu ahal izango ditu eta horietako bakoitzarekin gehienez ere hiru bono eskuratuko ditu. Gaur arte 77 dendak eman du izena kanpaina honetan eta kopuru honek gora egin dezake izena emateko epea kanpaina amaitu arte, azaroaren 30era arte hain zuzen ere, zabalik egongo delako.

Merkatarien Elkarteko presidenteak, Fernando Miravalles jaunak, Sestao Bono edizio berri honekin merkataritza sektoreak "ilusio handia” duela esan du, “urria eta azaroa oso hilabete kaskarrak izaten direlako eta ekimen honek salmentak suspertzeko laguntza handia suposatzen duelako”. Miravalles jaunak adierazi du aurretik egindako edizioetan bonoen gastua oso banatuta egon dela sektore guztien artean.