SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/10/20

Udalak 84.000 euroko laguntza emango du eskoletako liburuetarako eta jantokirako

Sestaoko Udalak 20.000 euro gehiago bideratuko ditu eskaera guztiei aurre egiteko

rss Ezagutzera eman
Udalak 84.000 euroko laguntza emango du eskoletako liburuetarako eta jantokirako

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak 84.000 euro bideratuko ditu eskoletako testuliburuak eta materiala erosteko eta jantokirako laguntzak emateko.

Programa hau oso onuragarria da familientzat, batez ere egoera ekonomiko larrian daudenentzat, izan ere oso lagungarri zaie ikasturte berri bakoitzak beren seme-alaben irakaskuntzan sortu ohi dituen gastuei aurre egiteko orduan.
 
2014-2015 ikasturte honetan guztira 118 umek izango dute udal diru-laguntza jantokiko gastuetarako, eta 136 izango dira testuliburuak eta eskolako materiala erosteko izango dutenak, Gizarte Ekintza eta Pertsona Adinduen Arloak joan den astean deialdia ebaztean emandako datuen arabera.