Prentsa Aretoa
2014/10/06
Udalak baimena eman du Desguaces Deusto izandako lantegia eraisteko
Eraikin biak zeuden aurri egoeran joan den ekainetik, udal teknikariek igorritako ikustaldian eraikin horien egoera okerra egiaztatu zenetik
Sestaoko Udalak baimena eman du Marismas de Galindo kalean kokatuta zegoen Desguaces Deusto lantegia izandako pabilioia eraisteko.
Instalazio hauen eraisketa hasita dago, eta bi alde berezi dituzte; batean industri jarduera burutzen zen eta beste eraikinean bulegoak zeuden.
Eraikin biak zeuden aurri egoeran joan den ekainetik, udal teknikariek igorritako ikustaldian eraikin horien egoera okerra egiaztatu zenetik.
Eraikin hauek legez Sestaoko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren antolamendutik kanpo zeuden eta duela urte batetik hona ez zen haietan inolako jarduerarik burutzen. Abandonu egoera horretan dagoenetik, Udaltzaingoak zenbait pertsona identifikatu ditu, jabeekin zerikusirik izan ez eta instalazioetara lo egitera, kalteak egitera edo txatarra lapurtzera sartu izan direnak.
Enpresa hau eta hari erantsita dagoen eta bertan burutzen zen jarduerarako bakarrik erabiltzen zen transformazio zentroa desegitearekin 2.135 metro karratuko lursaila liberatu ahal izango da.
Enpresa honek okupatutako lurra Galindo Ibarra proiektuko 2. Egikaritze Unitatearen parte da, eta beraz, aurrerantzean alde horrek izango duen hirigintza-eraberritze prozesuaren barruan berrurbanizatuko da.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14