Prentsa Aretoa
2014/09/29
Galindoko Hondakin Uren Araztegian hartutako neurriek eltxoen %80 eta larben %99 gutxitzea ekarri dute
Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoak 2014ko kanpainaren emaitzak aurkeztu die Sestaoko talde politikoei
Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoak Galindoko Uren Araztegian eltxoak gutxitzeko ezarri dituen neurri berri hauek emaitza bikainak ematen ari dira. Horrela adierazi dute gaur goizean Sestaoko Udaletxean talde politiko guztiekin entitate horretako eta UPV/EHU-ko adituek 2014ko kanpainaren aurreko ondorioak aurkezteko egindako bilera batean Adituek irailaren erdira arte egindako lana eta lortu dituzten emaitzak ezagutzera eman dituzte, larba eta kulikulu helduen (eltxo arruntak) kopurua kironomidoena (heltzen ez duen eltxoaren antzeko intsektua) %80-90 gutxitu egin dela saioak egin diren eremuetan eta erabilitako tekniken arabera.
Zentzu honetan, dekantazio-tangetan kloratutako ur-zurrutak erabilita abian jarri den garbiketa automatikoak eltxo arrunten larbak %99,7 eta du eta heldutasunera iritsi ez diren kironomidoen % 96,21 gutxitzea ekarri du iazko epe bereko datuekin alderatuta. Uren Partzuergoak 120.000 euroko inbertsioa egin zuen joan den uztailean garbiketa teknika hau ezartzeko, 2013. urtean zehar egindako erabilera esperimentalak izandako emaitza onak ikusita.
Bestalde, azken asteotan proba pilotu bat egin da larbak hiltzeko Vectomax produktu biologikoa erabilita dekantazio-tangen inguruan, eta geroago Hondakin Ur Araztegiko dekantazio-tanga guztietan ezarri da. Produktu hau Suediako 11.000 hektareako zingira eremu batean erabili da oso emaitza onekin. Han eltxoen kopuru handiak arazo larriak eragiten zituen herritarren artean eta neurri honek klorozko ur-zurruekin batera emaitza onak eman ditu larbak %99an gutxituz.
Eltxo helduak
Era berean, eraikinaren barruan jarritako tranpek argi erakusten dute intsektuen kolonia gero eta txikiagoa dela. Aurtengo udan, hain zuzen ere, 2013. urtean harrapatu ziren 4.000 eltxo helduetatik aurtengo 400 alera pasatu gara (%90 baino gehiago), eta eltxo arrunten kasuan, iazko 2.000 aletik aurtengo 400 alera pasatu da (%80 baino gehiago). Izan ere, entitateak aldizka egiten dituen fumigazioek zuhaizka eta zuhaitzak dauden eremuetan hegaz dabiltzan eltxoen beherakada nabarmena erakutsi dute (%90).
Neurri hauek eta neurri osagarriak martxan jartzea (fouling-aren kontrako pinturak, tranpa gehiago ipintzea, etab.) araztegian duela bi urte Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoak abian jarri zuen Eltxoen Populazioa Murrizteko Estrategiaren parte da, hori guztia UPV/EHU-ko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Zoologia eta Biologia Zelularreko Departamentuko adituen parte-hartzearekin egindako ikerketa zientifiko baten barruan.
Josu Bergara Sestaoko Alkateak oso balorazio positiboa egin du aurtengo udan lortutako emaitzen gainean eta horrekin batera Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoari eskerrak eman dizkio Hondakin Uren Araztegiko instalazioetatik hurbil bizi diren Sestaoko herritarrek egindako eskaerei konponbidea emateko egiten ari den ahaleginagatik. “Eltxoen arazoa konpontzek lanean daramatzagun azken hiru urteetan aurrerakada garrantzitsuak lortu ditugu. Aurtengo udan hartutako laginek argi erakusten dute eltxo kopurua gero eta txikiagoa dela, eta larbak ia erabat desagertu direla".
Aurrekariak
Dagoen arazoaz jakitun, Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoak Hondakin Uren Araztegian eta inguruan zeuden eltxo populazioaren jatorria eta fokuak identifikatu, populazio horren eraketa karakterizatu eta osasun publikoaren gainean eduki zezakeen eragina ezagutzeko ikerketa egin zuen 2012an. Lortutako emaitzen bitartez, eltxoak ugarien egoteko aukera handiena duten eremuak definitu dira eta hauek hazteko toki garrantzitsuenak lokalizatu, eta horrek arazoa arintzeko jarduerak formulatzeko eta neurriak ezartzeko aukera eman du.
Zentzu honetan, dagoeneko 2012an ikusi zen eltxoak Hondakin Ur Araztegiko ur-araztuen dekantazio-tangetan sortzen zirela gehienbat eta eltxo hori bakarra eta Culex pipiens izenekoa dela. Ikerlariek eltxo horrekin nahasi daitezkeen bestelako eltxoak identifikatu dituzte forma eta hegaz egiteko antzekotasuna dutelako, eta horien larbak dekantazio-tangetan dauden lohietan garatzen direlako. Eltxo hauek ez dute heltzen, baina gizarte mailan kezka eta eragozpenak sor ditzakete, eta hori dela eta hartutako neurri guztiek populazio hau ere murrizteko bidean hartu dira.
Ur-zurrutak
Aurrez egindako azterketan lortu diren emaitza hauetatik abiatuta zenbait jarduera planifikatu eta egin dira. Garrantzitsuena tratamendu tertziariotik hartutako kloratutako ur-zurruta sistema dekantazio-tanga sekundario guztietan jartzea izan da Neurri eraginkorra da, garbiketa automatiko honek algak egitea eragozten duelako eta hor bizi direlako larbak. Ur honek duen kloroak biozida lana egiten du eta larbak garatzea geldotzen du, eta horrekin batera Hondakin Ur Araztegiko azken isurkinak dituen bereizgarri bakteriologikoak hobetzen ditu.
Honetaz gainera, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak diseinatutako estrategiak bestelako neurri osagarriak ere jasotzen ditu. Horrela bada, dekantazio-tangen ertz eta hormetan alga egotea saihesteko, egoki ikusi da fouling-aren kontrako pinturak erabiltzea dekantazio-tangen isurbideetan eta baita zurgatze hodi eta egitura metalikoetan. Gaur egun, Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoa proba pilotu bat egiten ari da dekantazio-tanga batean pintura mota ugari erabilita.
Dekantazio-tangetan larbak ez ugaritzeko beste neurri bat larbak hiltzeko produktu biologikoak erabiltzea da, Bacillus turingensis izenekoa kasu, hau eltxoen larbentzat bakteria toxiko selektiboa baita. Organismo honek bakarrik eragiten die eltxo eta euli beltzaren larbei eta ez dauka inolako eraginik gainerako eltxo eta animaliengan. Gainera, ez dio kalterik egiten ingurumenari eta Munduko Osasunerako Erakundeak eltxoen populazioa kontrolatzeko gomendatzen du.
Bestalde, eta eltxo helduei dagokionez, Bilbao Bizkaia Uren Partzuergoak bultzatutako ikerketak ikusi du Hondakin Ur Araztegiko zuhaitz eremua intsektu hauen gerizpe eta atseden tokia dela, eta hori ikusita eta populazioa murrizteko helburuz, intsektuak hiltzeko enpresa aditu bat fumigazioak egiten ari dira astero. Gainera, tranpa kopurua %300 hasi da.
Estrategia konbinatua
Eltxoak murrizteko estrategia konbinatua ezartzea, kloratutako ur-zurruta bidezko garbiketa automatikoak, fouling-aren kontrako pinturak erabiltzea, kontrol biologiko bidezko teknikak erabiltzea eta eltxo helduen atseden lekuak aldizka fumigatzea, intsektuen populazioa murrizteko neurri eraginkorrak dira. Dena den, tokian egindako ikerketa horren behin betiko datuak ez dira erabakigarriak izango urte bukaerara arte.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14