Prentsa Aretoa
2014/09/24
Udalak berdintasuna eta indarkeria matxistari aurre hartzeko 5 tailer antolatu ditu
Guztira 11 ikasgelako 178 ikaslek parte hartuko dute
Ikasturtea hastearekin batera, Sestaoko Udala gazteen artean indarkeria matxistari aurre hartzeko eta gizon eta emakumeen arteko berdintasuna lantzeko tailerrak ematen hasi da Ikastaro hauek DBH-ko 4. mailako Amor Misericordioso, Begoñako Andra Mari, Saturnino de la Peña eta Ángela Figuera hezkuntza zentroetako eta Lanbide Hastapenetarako Zentroko ikasleentzat dira. Guztira 11 ikasgelako 178 ikaslek parte hartuko dute.
Ikastaroak gai honetan aditua den gizon-emakume talde batek emango ditu eta gelako sei orduko iraupena izango du. Tailer hauetan landuko diren gaiak sexualitatean ematen diren estereotipoak, gizon eta emakumeen gizarteratze diferentziatua, maitasun erromantikoaren mitoak eta gazteek indarkeria sexistaz duten ikuspegia dira besteak beste.
Ekimen honetaz aparte, Udalak neska eta mutilen artean indarkeria sexistaren aurkako sakelako gida banatuko du. Eudel eta Emakundek sustatutako argitalpena da, Berdintasun arloak egoki baloratu duena eta beraz, Sestaora egokitutako 3.000 aleko bertsioa argitaratu du.
Gidak tailerretan banatzen hasiko dira, Gaztelekun eta Gazteen Informazio Zentroan egongo dira eskura eta datozen asteetan, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna hurbildu ahala (Azaroaren 25a), gazteak elkartzen diren toki eta unetan banatuko dira.
Aurten ere, Sestao, hirugarren urtez jarraian, Beldur Barik, indarkeria sexistari aurre hartzeko programarekin bat egingo du. Zentzu honetan, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat ikus-entzunezko lehiaketa deialdia egin da. Horrela, bideo grabazioak aurkeztuko dituzte indarkeria sexista eta berdintasun falta eta indarkeriaren aurrean neska-mutilek duten jarrera gai hartuta. Bideoek bost minutuko iraupena izango dute gehienez eta azaroaren 12a baino lehen aurkeztu beharko dira. Informazio guztia www.beldurbarik.org webgunean dago.
Egindako lanak epai-mahai batek baloratuko ditu bi kategoriatan, 12 eta 16 eta 17 eta 26 urte bitartekoetan. Sari banaketa -250 euroko sariak - kategoria bakoitzeko talde irabazlearentzat- Abenduaren 2an egingo da.
Gaztelekuk eta Gazteen Informazio Zentroak elkarlanean arituko dira Berdintasun arloarekin Beldur Barik programan, gazteei tokiak eta materialak emanez hauek bideoak grabatu ahal izateko. Ekimen honetaz aparte, urtearen azken hiruhilekoan egingo diren bi tailer ere emango dira. Horietako batek “Ez printzerik ezta printzesarik ere. Beldur Barik Jarrera” du izenburu. 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoa da eta bestea 17 eta 29 urteko neskei zuzendutako ahalduntze tailerra.
Beldur Barik Sestaoko lehiaketan parte hartu nahi duzuenontzat, hemen dago informazioa:
- Oinarriak (PDF 558KB)
- Kartela (PDF 4MB)
- Eskuorria (PDF 1MB)
Informazio gehiago www.beldurbarik.org eta Berdintasun Arloan igualdad@sestao.net
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14