SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/09/16

Udalak 40 farola aldatuko ditu Energia-Eraginkortasuna Hobetzeko Udal Planaren 3. fasearen barruan

46.100 euroko inbertsioarekin, hobekuntzak Albiz Auzora, Marqués de la Fidelidad Auzunera eta Kale Nagusira helduko dira

rss Ezagutzera eman

Udalak Energia-Eraginkortasuna hobetzeko eta argiteria publikoak eragindako ingurumen kutsadura murrizteko Udal Planaren hirugarren fasea esleitu du. Oraingo honetan Udalak 41 farola zahar aldatuko ditu energia kontsumo gutxiagoko beste batzuk jarriz. Farola berriak 4 hilabeteko epean jarrita egongo dira eta Albizeko bost kaletan, Marqués de la Fidelidad Auzunean eta Kale Nagusiko zati batean jarriko dira.

“Ekipo hauekin, orain daudenak baino modernoagoak, gure asmoa argindar kontsumoa % 33 jaistea da eta hori kaleko argitasunari eragin gabe”, esan du Josu Bergara alkateak, Udalak horretarako egingo duen inbertsioa 46.100 eurokoa izango dela jakinarazi duelarik.

Albiz Auzoan, Doctor Ferran, Nicolás Esparza, Alberto Arrúe, José Miguel de Barandiaran eta Félix María Samaniego kaleetan, 25 farola aldatuko dira. Marqués de la Fidelidad Auzunean 7 eta Kale Nagusiko 45 eta 56 zenbakien artea beste 9 aldatuko dira.