SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/09/15

Emakumeak ahalduntzeko hiru tailer antolatu ditu Udalak

Tailerrak doan dira eta irailean, urrian eta azaroan zehar jarriko dira abian

rss Ezagutzera eman

Berdintasun Arloak irailean, urrian eta azaroan zehar hiru tailer jarri ditu abian udalerriko emakumeen ahalduntzea eta hazkunde pertsonala sustatu eta gizonen eta emakumeen artean dagoen berdintasun gabeko egoeraz jabe daitezen.

Tailerrak doan dira, izena emateko epea zabalik dago irailaren 24a arte eta plazak mugatuak dira, tailerrak Los Baños kaleko 55-57 zenbakian emango dira. Honako tailer hauek emango dira:

Tailerra: ¡maitia, maitia! Ez nazazu hainbeste maita eta maita nazazu hobeto. Tailer honetan emakumeek denboran zehar maitasuna ikusteko izan ohi duten modua aztertuko da; helburua da parte-hartzaileek hausnarketa egitea eta posible dela berdintasunean eta ekitatean oinarria duen maitasun kontzeptu berria eraikitzen ikastea.

Datak: irailaren 30etik azaroaren 18ra. Asteartetan emango dira 18:00etatik 20:00etara.

Tailerra: Nire sexualitatea sasoian jartzen. Tailer honen helburua emakume gisa dugun sexualitateaz , sexu-afektuzko harremanen gaineko gizarte espektatibaz eta plazeraren eta arriskuaren arteko harremanaz hausnartzea da. Era berean emakumeek euren sexu-bizitzan dituzten tabuak, gizartearen aginduak eta lotsak ere jorratuko dira.

Datak: urriaren 1etik azaroaren 19ra. Asteazkenetan 18:00etati 20:00etara.

Hirugarren eta azken tailerra emakume etorkinei zuzenduta dago eta Emakume etorkinentzako topaketa tailerra izenburua du. Tailer honetan emakumeak bakarka zein taldeka emakume gisa duten tokiaz, euren bizitzan zehar izan dituzten borroka eta erresistentzia ugariez hausnartuko dute, ondo azpimarratuz emigrazioaren historia, eta orain eurena den udalerri honetan bizi duten errealitatea. Ikastaro hau irailaren 26an hasi eta azaroaren 28an amaituko da. Hilean bi ostiraletan emango da.

Izena emateko Udaletxera joan daiteke 8:30etik 14:00etara, Berdintasun Arlora, (94 472 90 00) telefonora deituta edo email bidez igualdad@sestao.net helbidera idatzita.