Prentsa Aretoa
2014/09/05
Udalak udal tasak eta zergak izoztuko ditu 2015 urtean ekonomia suspertzen eta familiei laguntzeko
Udalak hogeita hamar bat hobari eta exentzio fiskal mantentzen ditu, batez ere baliabide urriagoak dituzten familiei eta udalerriko enpresei zuzenduak
Sestaoko Udal Gobernuak ordenantza fiskalak ez aldatzeko erabakia hartu du datorren urteari begira, eta horrek esan nahi du udal tasa eta zergak izoztuta mantenduko direla 2015 urtean. Neurri hau Kontsumorako Indizearen Prezioak, udal ordenantzak eguneratzeko erabiltzen den adierazleak, azken hilabeteetan beherako eboluzioa izan duela ikusita hartu da. Bide beretik, Udalak baliabide urriak dituzten familiei hobari eta exentzio fiskalak mantentzeko eskaintza ere onartu du.
Bi urtez segidan eguneratze arinak egin ondoren, gobernu taldeak aurten tasak eta prezio publikoak ez aldatzeko arrazoiak zeudela ikusi du. Zentzu horretan, Josu Bergara alkateak uste du erabaki hau "jarduera ekonomikoa suspertzeko lagungarria izango dela eta baita krisia dela eta txarto pasatzen ari diren familiei laguntzeko ere".
2015 urteko tasa eta zergak izozteak, besteak beste, Higiezinen gaineko Zergari, Jarduera Ekonomikoaren gaineko Zergari, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zergari, establezimendu berriak Irekitzeko Lizentziari, Zaramari eta Kirol Instalakuntzetako prezioari eragingo die.
Horrekin batera, Udalak hogeita hamar bat hobari eta exentzio fiskal mantentzen ditu, batez ere baliabide urriagoak dituzten familiei eta udalerriko enpresei zuzenduak.
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14