SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/08/29

Udalak zazpi makina berri jarri ditu Las Llanas kiroldegian

Sestaoko Udalak 33.000 euroko inbertsioa egin du korrika egiteko bost makinetan eta bi eliptikotan

rss Ezagutzera eman
Udalak zazpi makina berri jarri ditu Las Llanas kiroldegian

ARGAZKIA JAITSI

Sestaoko Udalak zazpi makina berri jarri ditu Las Llanas kiroldegiko fitness gimnasioan. Korrika egiteko bost makina eta bi eliptiko dira eta horiek erosteko Kirol atalak 33.000 euroko inbertsioa egin du. Hornidura-kontratuak gainera makina horien lau urteko mantenua jasotzen du.

Korrika egiteko makinen berezitasun nagusia da 15 graduko inklinazioa eskaintzeko konfiguratu daitezkeela, eta makina eliptikoak lauan, mendian ibiltzeko eran edo eskailerak igotzeko eran programa daitezke.

Makina hauek jartzeak lehen zeuden sei makina erretiratzea ekarri du, eta horietako batzuk La Benedicta kiroldegiko gimnasioan jarri dira.