SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/07/28

Oporretan ur-isuriak nola ekiditeko neurriak aurkeztu ditu Udalak

2013an 30 ur-isuri baino gehiago jakinarazi ziren Udaltzaingoan

rss Ezagutzera eman
Oporretan ur-isuriak nola ekiditeko neurriak aurkeztu ditu Udalak

ARGAZKIA JAITSI

Urtero bezala, uda garai honetan auzotar asko oporretan joan ohi da, eta ondorioz, beren bizitoki diren etxeak hutsik gelditzen direnez, ur-isuriak gertatzen dira askotan.

Garai honetan 2013an 30 ur-isuri baino gehiago jakinarazi ziren Udaltzaingoan, ohiko etxebizitzetan gertatuak, eta holakoetan oso zaila da konpontzea, etxearen jabeak oporretan kanpoan izaten direlako.

Ur-isuriak opor garai honetan gertatzearen arrazoia izaten da etxe asko hutsik egotean sareko uraren presioa handitu egiten dela, eta ondorioz isuriak eragiten ditu uraren pasoko giltza itxita ez daukaten etxeetan.

Udal honek, Udaltzaingoarekin batera, zenbait neurri proposatu nahi ditu, aipatu gorabehera horiek ekidite aldera, eta horietatik eraginkorrena hauxe duzu:

Etxe bakoitzean izaten den uraren pasoko giltza ixtea bertako bizilagunak epe luze-samarrean etxetik kanpo egongo direnean.

Udalak opor garai zoriontsua pasa dezazuela opa dizuegu, eta horrekin batera adierazi abian dagoela “Opor lasaiak” programa. Horren bidez, edozein auzotarrek utz dezake bere etxebizitzan izan daitekeen edozein gertakariren aurrean abisatzea nahi duen pertsonaren berri.