SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/07/18

Udalak lehiaketara atera du Gran Via kalea eraberritzeko lanak, 477.000 euroko kostuarekin

Kalearen atari bikoitien espaloia eraberrituko da, altxatu egingo da eta ondoren berregin, eta galtzada berriro asfaltatuko da zati horretan

rss Ezagutzera eman

Sestaoko Udalak lehiaketara atera ditu Gran Via kalearen eraberritze lanak, Juan Ellacuria egoitzatik hasi eta kalearen 90. zenbakiraino. Lanen kostua 477.000 eurokoa izango da. Obra hauek 380 metroko luzeran gauzatuko dira, eta batez ere kalearen atari bikoitien espaloia eraberrituko da, altxatu egingo da eta ondoren berregin, eta galtzada berriro asfaltatuko da zati horretan. Lanak irailaren amaiera aldera hastea espero da, eta 2015eko lehen hiruhilekoan amaituta egotea.

Proiektu honetan 90. Zenbakidun atariaren sotoetan kokatutako garajeetara sartzeko arrapala ere sartuko da. Hau da, aparkalekuetara sartzeko arrapala berriro asfaltatuko da, eta oinezkoen gunea eta ibilgailuena bereizteko bolardo ilara bat jarriko da. Dagoen harresiaren ondoan 5 plaza lortuko dira, azaleko aparkalekuan. Era berean, Urbinagako metro geltokirako sarbidea hobetuko da eta kalearen amaieran altuera txikiko zuhaitzak landatuko dira. Azkenik, farola berriak jarriko dira, auzoak argiteria egokiagoa izateko.