Prentsa Aretoa
2014/07/16
Sestaoko Udalak hilean 800 euro arteko laguntzak emango ditu Sestaoko langabetuak kontratatzen dituzten enpresentzat
Laguntza programa honen oinarriak aste honetan bertan bidali dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialera eta ostiralean argitaratuko dira. Beraz, datorren astelehenetik aurrera interesaturik dauden pertsonek eskabidea aurkeztu ahal izango dute Udaletxean
Sestaoko Enplegu eta Formazio Zinegotzi den Leire Corralesek ekimen berri hau aurkeztu du, udalerrian enplegua sustatzera zuzendua. Enpresei, dendei eta profesional autonomoei zuzendutako diru-laguntza programa da, herriko langabetuak kontratatzea bultzatzeko, eta horregatik 800 euro arteko diru-laguntza jaso daitezke.
Laguntza programa honen oinarriak aste honetan bertan bidali dira Bizkaiko Aldizkari Ofizialera eta ostiralean argitaratuko dira. Beraz, datorren astelehenetik aurrera interesaturik dauden pertsonek eskabidea aurkeztu ahal izango dute Udaletxean.
Gune publikoen zaintzaileen bitartez, Udalak datorren astetik aurrera oinarri hauen laburpena zabalduko du herriko establezimendu guztietan.
Proiektuaren gastuei aurre egiteko Udalak 37.500 euroko aurrekontu-sail bat dauka, eta guzti-guztia udal aurrekontuaren pentsura ordainduko da.
Jaitsi oinarriak (PDF, 185 KB)
Nabarmenak...
BERRIA
2024/11/19
BERRIA
2024/11/15
Berri ikusiagoak...
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
EBB
2024/01/27
BERRIA
2023/06/24
BERRIA
2024/05/14