SESTAO

Prentsa Aretoa

2014/07/04

Udalak bigarren urtez abian jarri du Opor Lasaiak programa

Enplegu plan baten bitartez kontratatu diren gune publikoen 12 zaintzaileak Sestaoko 300 komertzioetara bisitak egiten hasi dira programa aurkeztu eta horretan izena emateko aukera emanez

rss Ezagutzera eman
Udalak bigarren urtez abian jarri du Opor Lasaiak programa

ARGAZKIA JAITSI

Josu Bergara alkateak jakitera eman du bigarren urtez jarraian, Udaltzaingoak abian jarri duela “Opor Lasaiak” programa, uda garaian opor egun batzuk herritik kanpora atseden hartzeko asmoz doazen partikular eta dendariei zuzendutako programa.

Alkateak azaldu duenez, ekimen honek “Sestaotik kanpora oporretan doan jendeari segurtasuna eta lasaitasuna transmititu nahi dio, jakinik Udaltzaingoa beraiekin harremanetan jarriko dela euren etxean edota lokalean zerbait arraroa gertatzen bada".

Doako zerbitzu hau eskatzeko interesa daukatenek Udaltzaingora jo dezakete, Alonso Ercilla kalean, eta izen-emate orri bat bete, beren datu pertsonalak, oporretan nora joango diren eta egun horietan harremanetan jartzeko telefonoa emanez.

Enplegu plan baten bitartez kontratatu diren gune publikoen 12 zaintzaileak Sestaoko 300 komertzioetara bisitak egiten hasi dira programa aurkeztu eta horretan izena emateko aukera emanez. Lan honi esker, Udalak 76 dendak zerbitzu hau eskatzea lortu du. Establezimendu hauek iaz zerbitzu hau eskatu zuten 11 partikular eta lokalen zerrenda osatuko dute.